Praktiketarako kontratuak ohiko galderak
Urtebetean zehar 421 prestakuntza kontratuarekin egon den langile bat kontratatu nahi duen enpresa bat daukagu. Egin ahal litzaioke hobaritutako praktikaldi kontratu bat?
Praktiketan kontrata dezake, baina ezingo da hobaririk aplikatu, aurretik erlazioa izan bait du enpresarekin.
30 urtetik azpiko langile batekin praktikaldiko kontratu bat ospatu behar dugu. Beharrezkoa al da kontratu mota honetarako langilea aurretik langabetu gisa izena emanda egotea?
Bai, aplikagarri zaion 43/2006 legearen arabera.
Praktikaldiko kontratuei buruzko zalantza. Administrariko LH1 bat amaitu duen 17 urteko neska bat daukat, jakin nahi dut ea hobaritutako praktikaldiko-kontratu bat egin diezaiokedan, ikusi bait dut kontratu hauek egin ahal izateko unibertsitateko edo erdi/goi mailako formakuntzako edo baliokide gisa onartutako titulu bat eduki behar dutela. Ez dakit LH1 erdi mailako formakuntza den edo honen onarturiko baliokidea, kontratu hau egin ahal izateko.
Bai, aipatutako titulua erdi mailako LH-ren baliokidea da.
21 urteko mutil bat daukat, 2014an amaiera izan duten zurgintza eta altzari lanetako Profesionaltasun-ziurtagiriak dituena eta zurgintza eta altzari elementuetan berniz eta laken aplikazioan ere. Era honetako ziurtagiriekin praktikaldiko kontraturik egin ahalko litzaioke? Eta praktikaldiko kontratua egin ahal badaiteke eta mota honetako kontraturik lehendik izan bazuen, baimendutako gehienezko denboratik deskontatzen al zaio?
Bai, kontratatu ahal zaio titulazio horrekin eta baita ere deskontatzen zaio titulazio horrekin aurretik praktiketan burututako denbora, kontratu horretarako aurreikusia dagoen 2 urtetako gehienezko denboratik.
Egin al diezaioket praktikaldiko kontratu bat oinarrizko lanbide heziketako titulua lortu duen pertsona bati?
Zuzenean ez, zeren LE-k agintzen duenez erdi/goi mailako formakuntzarekin egin beharko da, baina titulazio horrekin egiazta beharko duzu Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko gutxieneko edukierak asetu dituen, Lanbiden kontsultatu beharko duzu, zeinekin praktikaldiko-kontratu bat ospatu ahal izango duzun.
Sina al daiteke praktikaldiko kontratu bat aurretik enpresan lan egin duen pertsona batekin?
Bai, kontratatu nahi zaion lanpostuan aurretik egon bada ere, heziketa eta hezkuntzarako kontratuarekin ez bezala, baina enpresa ez da murriztapenaren onuradun izango pertsonak aurretik enpresarekin erlaziorik izan badu 43/2006 legearen 6.artikuluan aipatutako epeetan.