Osasun Saila

Kanpoko odoljarioa

Nola jardun kanpoko odoljarioa denean?

1. Odola darion puntuan zuzenean presionatu oihal/tela/mukizapi batekin 3-5 minututan. Oihala/tela/mukizapia erabat bustitzen bada ez kendu, eta jarri beste bat gainean eta jarraitu presionatzen. Horrela 10 minutu egin ondoren, odoljarioa ez bada eteten, eskatu atentzio sanitarioa.

KONTUZ!: Odoljarioa pultsuaren araberakoa bada, ugaria eta zuzeneko presioarekin kontrolatu ezin bada, deitu emergentzietako zerbitzura.

  • Araba > 945 24 44 44
  • Bizkaia > 944 100 000
  • Gipuzkoa > 943 461 111

2. Torniketea: anputazio traumatikoetan edo odoljario oso larrietan bakarrik erabili behar da. Gorputz-adarraren erroaren inguruan banda zabal bat jarri behar da. Agerian utziko dira, eta noiz jarri diren idatzi. Orduoro minutu batzuetan askatu behar dira harik eta ospitalera ailegatu arte (pertsonal adituak bakarrik).

3. Biktima lasaitu eta konfiantza eman.

4. Etzan zauritua, zorabiatu ez dadin.

Ez da egin behar:

  • Ez da torniketerik jarri behar zauriak arinak direnean.
  • Ez da zauria aztertu behar, edota barruan dagoen gauza bat atera.
  • Zauri larria ez da garbitu behar
  • Ez dira bendak kendu behar odoletan blai badaude.
  • Ez da zauri bat garbitu behar behin odoljarioa kontrolatutakoan.

Zer egin sudurretik odola ateratzean?

Eseri egin behar da, eta sudurreko alde biguna suabe estutu 10 minutuz erpuruarekin eta hatz erakuslearekin, sudur-zuloak itxita gelditzeko moduan. Makurtu gorputza aurrerantz odola ez tragatzeko eta arnasa ahotik hartu. Gutxienez, 10 minutu itxaron behar da odoljarioa eten den egiaztatu aurretik.

Sudurreko odoljario gehientsuenak horrela kontrolatu ahal dira, baldin eta odoljarioa eteteko nahikoa denbora itxaroten bada.

Laguntza moduan, konpresa hotzak edo izotza jarri daiteke sudur-zubian eta sudur-barrua EZ da itxi behar gazarekin, profesional sanitario batek kontrakorik esaten ez badu.

Sudurretik odola dariola zaudenean ez etzatea gomendatzen da. Halaber, odoljarioaren ostean, ordu batzuetan ez da komeni sudurretik arnastea edo haize egitea.

Honakoren bat gertatuz gero, kontsultatu:

  • Odoljarioa ez bada eteten 20 minutu pasatuta.
  • Sudurreko odoljarioa traumatismo kranial baten ondoren gertatzen bada. Horrek kranioan haustura bat dagoela adierazi dezake, eta erradiografiak egin behar dira.
  • Sudurra hautsita egon badaiteke (esaterako, deformatuta dago kolpe edo lesio baten ondoren)
  • Odol koagulazioari eragin diezaioketen farmakoak hartzen baditu (azido azetilsalizilikoa, antiinflamatorioak, heparina, SINTROM, …) edota odoleko gaixotasunen bat badauka

Emergentzietako zerbitzura

  • Araba > 945 24 44 44
  • Bizkaia > 944 100 000
  • Gipuzkoa > 943 461 111

Sudurreko odoljarioa sarri samar errepikatzen bada, medikuarekin zita bat hartu behar du, batez ere, sudurreko odoljarioak hotzeriak edo narritadura txikiago batek eraginak badira.

Azken aldaketako data: