Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Norentzat da OSOA?

Onuradunak

OSOAk aurreikusten dituen laguntzak mesedegarri izan daitezke landa-inguruneko pertsona, elkarte eta enpresa ugarirentzako. Jarraian ikusiko dugu, jarduera-lerroaren arabera, nortzuk izan daitezkeen OSOAk dakartzan laguntzen onuradunak:

  • Nekazaritzan hasi nahi duten gazteak.
  • Nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategien titularrak/kotitularrak.
  • Basozainak.
  • Ekoizle-taldeak eta beste abeltzain eta basozain-elkarte batzuk.
  • Nekazaritzako elikagaien industriako enpresak.
  • Udalak eta tokiko elkarteak.
  • Landa-ingurunean negozioren bat garatu nahi duten ETEak (enpresa txiki eta ertainak).