Eusko Jaurlaritza

MEZU. Jakinarazpen zerbitzua

Eusko Jaurlaritzaren MEZU jakinarazpen zerbitzuari esker denbora errealean jasoko dituzu Lanbidek enplegu-zerbitzuaren eskatzaile eta erabiltzaileei bidaltzen dizkien mezuak.

Orain arte, mezu horiek SMS bidez jasotzen ziren, holako mezuek dituzten mugak izanda, hala nola onartutako karaktereen kopurua, edo webguneetarako estekak ezin bidaltzea.

MEZU Eusko Jaurlaritzak herritarrei jakinarazpenak bidaltzeko garatu duen aplikazio bat da, eta harekin desagertu egiten dira muga horiek. Ohartarazpen-mezuarekin batera, estekak iritsiko zaizkizu, haietan klikatuz, Lanbiden gestioak egin ahal izateko, hala nola zure eskaera berritu edo enplegu-eskaintzetan eta prestakuntza-ikastaroetan izen eman.

Mugikorrean Lanbideren webgunean nabigatzea oso erraza dela gogorarazten dizugu; izan ere, tabletean nahiz mugikorrean eroso bistaratzeko dago diseinatuta webgunea. Hala, esaterako, zure hautagaitza enplegu-eskaintza baterako hautatu bada, jakinarazpen bat bidaliko dizu MEZUk. Bertan sartutako estekan klikatuz, webgunean sartuko zara zuzenean eta oso erraza izango da eskaintzan izen ematea eta, batez ere, denbora errealean. Hemen behean daukazu adibide bat

Mezu nola instalatu

Lan-eskaintza batean nola izen eman

MEZU eskuragarri dago bai Iphone gailuentzako Appstoren, bai Android gailuentzako Google Playen

 Itunesaren logoa  GooglePlayaren logoa