Lana bateragarri egiteko laguntzak

  Lana bateragarri egiteko laguntzak

Enpresari dagokiona

Hirugarren Interesduna – Datuen Alta.

Erantzunkizun-aitorpena.

NAN edo IFT(Identifikazio fiskaleko txartela).

Kotizazio-agiria: RNT-langileen zerrenda nominala

Ordezkatutako langileari dagokiona

Lan kontratuaren kopia

Diru-laguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria.

Familia liburua edo ezinduen ziurtagiria

Kontratatutako langileari dagokiona

Lan-kontratuaren kopia

a) Laguntza estreinakoz eskatzen bada:

  • Dirulaguntza jaso behar duen kontratazioa oinarritu duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria, eskubide horietaz baliatu den pertsonari buruzko honako datu hauek jasotzen dituena:

    - Eszedentzia hartzeko edo lanaldia murrizteko eskubidea sorrarazi duen subjektuaren identifikazioa.
    - Zenbat denbora iraungo duen egoera horrek, haren historia zehaztuta, eta datu hauek adierazita: noiz hasi zen, luzapenik edo etenaldirik izan zuen, eta berriz hasi ote zen
    - Zer lanaldi egiten zuen une horretara arte, eta lanaldi horrek zer proportzio zuen lanaldi osoarekiko, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.
    - Lanaldi-murrizketaren kasuan, zein den murrizketaren ehunekoa ordura arte egiten zuen lanaldiaren aldean.
    - Lanpostua gordetzeko edo ohiko lanaldira itzultzeko bermea.

  • Besteren kontura lan egiten duten langileen ordezkapenaren kasuan, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duen langilea ordezkatzeko Enpleguko Zerbitzu Publikoan erregistratutako kontratuaren kopia. Kooperatiba-elkarteen kasuan, langile-bazkidearen edo lan-bazkidearen iraupen mugatuko kontratuaren kopia.
  •  164/2019 Dekretuaren 38.2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-luzatzeen kasuan, egiaztatu beharko da aurretik lanaldi partzialeko kontratazioa zegoela eta kontratua aldatu dela ordezkapena egiteko helburuarekin.
  • RLC Kotizazioen Likidazio Ordainagirien eta RNT Langileen Zerrenda Nominalaren kopia, non zehaztuko baita zein pertsona kontratatu den eskatutako aldian.
  • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa izateko eskubidea ematen duen pertsonaren ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentua, zeinaren falta bete nahi baita kontratazioarekin; kontuan hartu behar da eszedentzia-egoeran, hala badagokio, jaiotza berri batek eskubide berri bat sortarazten duela eta aurreko eskubidea iraungitzen.
  • Lanaldi-murrizketa hartu duen pertsonak, murrizketa horren ehunekoa aldatzen badu, aldaketa hori egiaztatzen duen dokumentazio aurkeztu beharko du; halaber, kontratua aldatu bada kontratatutako pertsonaren eta ordezkatuaren lanaldien ehunekoak parekatzeko, dirulaguntza eskatzeko xede den ordezkatutako pertsonaren kontratuaren aldaketaren kopia aurkeztu beharko da.
  • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa betetzeko kontratatutako langilea baja izan bada enpresan, kontratua amaitu delako edo beste edozein arrazoi dela medio, baja-aitorpenari buruzko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ebazpena erantsi beharko da.
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritza egiaztatzeko agiria, baldin eta inskribatuta ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.

b) Jarraitzeko eskaerak:

  • RLC Kotizazioen Likidazio Ordainagirien eta RNT Langileen Zerrenda Nominalaren kopia, non zehaztuko baita zein pertsona kontratatu den eskatutako aldian.
  • Hasieran aurkeztutako eskabideari dagokionez izandako edozein aldaketaren egiaztagiria (eszedentzia edo murrizketa, jakinarazpenetarako helbide-aldaketa, izen-aldaketa, kontu-zenbakiaren aldaketa eta abar).
  • Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa betetzeko kontratatutako langilea baja izan bada enpresan, kontratua amaitu delako edo beste edozein arrazoi dela medio, baja-aitorpenari buruzko Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ebazpena erantsi beharko da.
  • Eskabidearen sinatzaileak duen ordezkaritza egiaztatzeko agiria, baldin eta inskribatuta ez badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.

Ordezte-kontratuek bi hilabetetik (gutxienez) sei hilabetera arteko iraupena badute, hiru hilabeteko epea egongo da eskaera aurkezteko, kontratua iraungitzen denetik hasita.

Ordezte-kontratuek sei hilabetetik gorako iraupen jarraitua badute, eskaera bat aurkeztuko da kontratua indarrean dagoen seihileko bakoitzagatik, kontratuaren mugaegunetik hiru hilabeteko epean. Kontratua behar baino lehenago iraungitzen bada, iraungitze-dataren ondorengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko da diru-laguntzaren eskaera.

Ordezte-kontratuaren azken aldiaren iraupena sei hilabetetik beherakoa bada, edo kontratua iraungitzen bada, kontratua amaitzen denetik hiru hilabeteko epea utziko da eskaera aurkezteko.

Bitarteko lan-kontratua, 410 eredua (lanaldi osoa) eta 510 eredua (lanaldi partziala) erabiliko dira beti.

Hasiera batean lanaldi partzialeko kontratu bat egin eta, ondoren, kontratatu den langilearen lanaldia zabalduko balitz, kontratuaren xedea den murrizketa estaltzeko, lanaldia zabaldu dela jakinaraziko da eta diru-laguntzaren eskaerarekin batera egoera ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da.

Kontratazio berri bat denez, lehen aldiz kontratatzen den kasuetan aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztuko da, hau da, 1.a) puntuan adierazten dena.

Ordezkapena egiten duen pertsonaren kontratua hasten den eguna hartu behar da kontuan beti, eta seihileko aldiengatik kalkulatu (180 egun gutxienez, kontratuak jarraitzen badu).

Adibidez, kontratua 2011ko urtarrilaren 15ean hasten bada:

                        2011/01/15-2011/07/12 (1. aldia)

                        2011/07/15-2011/01/14 (2. aldia), eta horrela egingo da hurrengoekin ere.

Seihileko bat aurkeztu ez bada, edo onartu ez bada, ezingo da seihileko hori edo seihilekoaren zati bat berriro eskatu.

Eskaera bat beteko da ordezkatzen den pertsona bakoitzagatik, bai hasierako eskaeran bai ondorengoetan.