Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Contrat@ ohiko galderak

Hasierako kontratua eta honen luzapenak gauzatu aurretik, prestakuntza jarduera enpresaren lantokia kokatua dagoen Autonomia-erkidegoko dagokion Zerbitzu Publikoagatik onartua izango da.

Onarpenaren eskaera Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Erregistro Elektronikoaren bitartez gauzatuko da. Bertara Lanbideko web orrialdearen estekaren bitartez, beherago kokatua, edo bestela EEZPko web orrialdearen bitartez sar zaitezke.

2016ko urtarrilaren 1 baino lehen ospatutako kontratu baten luzapenaren kasuan, kontratu zaharraren II. Eranskinaren egiaztagarria ez den prestakuntzan oinarritua, luzapenaren II.

Eranskina dagokion Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Zuzendaritza Probintzialera bidali beharko da.

Prestakuntzaren onespena jaso ondoren Contrat@n jakinarazi beharko da kontratuaren edukiera eta prestakuntzako eranskina.

I.F.K. bat egotzita daukaten kotizazio kontuak zuzenean gehitzen dira sisteman, behin Gizarte Segurantzan langileren bat dagoeneko kontu horretan altan dagoenean. Hortik aurrera egun gutxi batzuk behar izaten dira sisteman agertzeko, beraz itxaron apur bat komunikazioa egin ahal izateko.

Prestakuntza kontratuaren bihurketa Lanbiden 189 eredua da hobaririk gabe baina kuoten murrizketarekin ipiniz. Uste dut diruzaintzan 109 kodea dela, ez du gurearekin bat egiten.

Kontratuak 2015 urteari dagokio eta kontratuaren aldaketa komunikatu eta eskatzeko epea 10 egunetakoa da hasierako datatik, beraz ezin dezakegu bide honetatik aldaketa gauzatu. Egokia iruditzen bazaizu, idatzi bat bidali dezakezu aldaketa eskatuz posta elektroniko honen sinaduraren helbidean, non kasua aztertuko dugun. Hala eta guztiz ere, Contrat@ aplikazioan komunikatzen diren datuak deklaraziozkoak besterik ez dira, inongo legezko baliorik gabe eta ez dute nahitaez benetako datuarekin bat egin beharrik.

Ondasun-erkidego bat bada langileentzako kotizazio konturik gabe, elkargokide profesional edo autonomo bezala eskatu behar da, baimena eskuratzeko. Kotizazio-kontu inprimakia zeroz betetzen da.

Eskaera aurkezten baduzu “Elkargokide profesionala altan…” bezala, elkargokide izatearen akreditazioa aurkeztu beharko duzu.

Konekta zaitez Contrat@ aplikaziora hurrengo esteka honetatik: Lanbideren logoarekin komunikazioak lortzeko (aplikazioan sartuz www.lanbide.eus orrialdetik).

Ez da beharrezkoa. Kontratuak zuzenean Gizarte Segurantzak komunikatzen dizkigu langilea altan ematerakoan. Enpresak, beraz, ez dauka komunikatu beharrik.

Enpresaren datu guztiak alda daitezke IFK/NAN/AIZ ezik, hori bai, enpresaren datu berriak aldaketaren ondoren egindako komunikazioetan agertuko da, EZ aurrekoetan.

 

Azken aldaketako data: 2017/06/29