Osasun Saila

Hozkada / Ziztada

Hozkada eta ziztaden aurkako neurri orokorrak?

  1. Kendu eztena kreditu-txartel baten atzealdearekin edo ertz zuzeneko objektu batekin harraskatuz. Ez erabili pintzarik, pozoi-zakua estutu dezaketelako eta ondorioz pozoi-kopuru gehiago atera daitekeelako.
  2. Garbitu oso ongi kaltetutako eremua urarekin eta xaboiarekin.
  3. Ziztada-eremua tapatu izotzez (oihal batean bilduta) 10 minututan. Gero kendu eta beste 10 minutura errepikatu prozesua.
  4. Hurrengo egunetan begiratu arretaz infekzio-seinalerik baden (gorriuneak, hanturak edo mina)

Ez da egin behar:

  • Ez da torniketerik jarri behar
  • Pertsonari ez zaio estimulatzailerik, azido azetilsalizilikorik (aspirina) eta mina kentzeko beste medikamenturik eman behar.

Emergentzietako asistentzia medikoa bilatu behar da, honakoak izanez gero:

  • Arnasteko zailtasuna, arnasketa etena edo txistukaria
  • Hantura aurpegiaren edo ahoaren edozein lekutan
  • Opresioa eztarrian edo irensteko zailtasuna
  • Ahuleria-sentsazioa
  • Larruazal zurbil, hotz edo izerditsu

Emergentzietako asistentzia

  • Araba > 945 24 44 44
  • Bizkaia > 944 100 000
  • Gipuzkoa > 943 461 111

Zer egin sugeak hozka egiten digunean?

  • Hozkatuak ez du esfortzu fisikorik egin behar eta etzanda egon behar du.
  • Oso garrantzitsua da bare-bare egotea, bestela bihotz-erritmoa bizkortu egingo da, eta horrela odol-zirkulazioa areagotu egiten da, eta ondorioz pozoia gorputz osora zabaltzen.
  • Besoa edo hanka immobilizatu behar da, kaltetutako eremua bihotz-mailaren azpitik mantenduz.
  • Kaltetuari ez eman inoiz edari alkoholdunik.
  • Ez xurgatu inoiz pozoia ahoarekin. Zauri edo ebakidura txikienak ere pozoitu gaitzake.
  • Freskatu hozkatutako eremua izotzarekin
  • Gogoratu hozka egin zion sugegorriaren ezaugarriak gero medikuari azaltzeko eta horrela suero egokia erabili ahal izateko (ez dagokion sueroa erabiltzeak ez du konplikaziorik sortzen, baina suero horrek ez du hozkada horren kontra balio. Horregatik, zalantza izanez gero, suero bat baino gehiago erabil daiteke.

Nola kendu daiteke azalean itzatzita dagoen kaparra?

Kapar bat itsasten bazaizu, pausu hauek jarraitu behar dituzu kentzeko:

  1. Baselinaz edo oliba olioz igurtzi. Utzi horrela 5 minutu bere lana egiten.
  2. Hartu kaparra buru edo aho ingurutik pintzekin. Ez erabili hatzak eskularrurik gabe. Hala behar izanez gero, erabili komuneko papera edo paperezko toalla bat.
  3. Tiratu kaparra kanporantz mugimendu geldo eta sendo batez, tripak atera gabe eta zapaldu gabe. Ez utzi burua larruazalean sartuta.
  4. Garbitu eremu osoa urarekin eta xaboiarekin, eta garbitu itzazu oso ongi zure eskuak.
  5. Gorde kaparra pote batean eta begiratu arretaz ea aste pare batean sukarrik, muskuluetako minik edo molestiarik baden. Hauteko sintomen bat azaltzen bada kontaktatu Osakidetzako Osasun Aholku Zerbitzuarekin
    • Araba > 945 24 44 44
    • Bizkaia > 944 100 000
    • Gipuzkoa > 943 461 111

Ez da egin behar:

  • Ez da saiatu behar kaparra errausten pospolo edo beste objektu bero batekin.
  • Kaparra ez da bihurritu behar kentzerakoan.
  • Ez da saiatu behar kaparra hiltzen, itotzen edo lubrifikatzen alkoholarekin, gasolioarekin edo antzeko materialarekin

Azken aldaketako data: