Hobariak ohiko galderak
DSBE baten jasotzailea den pertsona bat kontratatzea pentsatzen ari gara. Jakin nahiko nuke ea hobaririk dagoen kasurako.
DSBEa jasotzen dutenak “gizarte-bazterketa egoeran” dauden pertsonatzat hartzen dira, eta beraien kontratazioagatik murrizketak aplikatzeko eskubidea daukate. (44/2006 legea).
Enpresako langile bat haurdunaldiko-arrisku egoeran dago eta ondoren erdituko du. Nola egin beharra daukat bitartekotasun kontratua aldi osoko hobariak jasotzeko?
Egokiena da lehen kasuan (arriskua) bitartekotasun-kontratu bat gauzatzea Lanbiden izena emanda daukan langabetu batekin, eta ondoren kontratu berri bat gauzatzea amatasun egoeran, kontratatu beharreko pertsona berriro bulegoan izena emateko beharrik gabe.
Egokia al da kaleratzeagatik desgaitu baten kontratu mugagabe baten hobarien itzulketa? Langile bat daukagu 2 urte daramatzala kontratu honekin eta orain kaleratu zaio. Argi daukat kaleratzea bidezkoa denean edo langileak erreklamatzen ez duenean soilik itzuli beharko genukeela diru-laguntzaren proportzioa 3 urterainoko gelditzen den denboran ( ez bait zaio ordezkatu behar baldintza berdineko beste langile batekin hilabeteko epean). Nire zalantza da langileak erreklamatzen badu eta kontziliazioan desegokitasuna errekonozitzen bada edo epaile batek kaleratzea desegokitzat jotzen badu
Orokorrean hobaria gelditzen da, ez da itzultzen, baina enpresak, 43/2006 legearen 6.2 artikuluaren arabera, baldintza berbereko kontratu batean urte bateko epean ezin izango du hobaririk aplikatu.
Nekazal Erregimen Bereziko enpresak abegi ahal daitezke ekintzaileei kontratuen hobarietara?
Bai, hobariak aplika ahal izango dituzte.
Beste langile baten legezko zaintzagatik lanaldiaren murrizketa estaltzeko Bitartekotasun kontratu bat gauzatzen badut, ba al daukat kontratazio berri horrengatik Gizarte Segurantzarako hobariren bat?
Ez, langabeziagatiko prestazioa urte bat baino gehiagoz jasotzen ari den pertsona bat kontratatzeagatik salbu.
30 urte azpiko langabetu baten kontratazioa praktikaldian gauzatu dut, enpresak adierazten didanez Gazteen Berme-Funtsan izena emanda dago, hobariaren %100a praktikatzeko zer motatako akreditazioa eskatu behar diot enpresari Gazteen Berme-Funtsako frogagiri bezala?
Gazte Bermeko Sistema Nazionala da. Gizarte Segurantzak fitxategi horretan izena emanda daukaten pertsonen informazioa dauka eta hobari gehigarria aplikatuko du zuen partetik inongo justifikazio gehigarririk aurkeztu behar izan gabe.
Langile bat daukat langabezi txartelarekin, baina ez dago langabezian hilabetean 8 orduz lan egiten duelako. Aplika ahal diezaiokegu hobaria haurdunaldiko-arriskuan dagoen langile bat ordezkatzeagatik?
Ez, langabezian egon behar du %100ean.
Langile bat daukat kontratatua praktikaldian lanaldi partzialarekin, eta mugagabean lanaldi osoan bihurtu nahi dut. Hobaritua al legoke?
Bihurketarako itxaron beharko zenuke hasierako kontratuaren amaierara edo beraren luzapenetara hobaria aplika ahal izateko, 700€/urte litzateke 3 urtetan zehar.