Gizarte-Zerbitzuen eta Gizarte-Ekintzaren Estatistika (GZGEE) eta Gizarteratze eta Gizarte-Ekintzako Gastuaren Estatistika
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistikak
Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistika (GZEE) eta Gizarteratze eta gizarte-ekintzako gastua Estatistikaren helburu nagusia da gizarte-zerbitzuen eta oinarrizko prestazio espezializatuen eskaintza ezagutzea, bai dimentsio kuantitatiboan, bai kualitatiboan, baita erabiltzaileen eta onuradunen ezaugarriak ere. Hori guztia eskumenen banaketa berezitik eta Gizarte Zerbitzuen eremuan aktiboki parte hartzen duten eragileen aniztasunetik sortzen diren fluxu ugariak ahaztu gabe, sistemaren ikuspegi orokor bat (mendekotasunak, finantzaketa-fluxuak, etab.) lortzea posible izan dadin.
Estatistika honetan bildutako informazioak zentroen, erakundeen eta zerbitzuen alderdiak hartzen ditu barne (zentroei dagokiena).
Helburu espezifiko gisa:
- Zerbitzuen eta prestazioen eskaintza aztertzea, arreta-arloen arabera.
- Gizarte-zerbitzuen egitura ekonomikoaren azterketa.
- Gizarte-zerbitzuetako gastuaren azterketa.
- Gizarte-zerbitzuen arloko egitura profesionala aztertzea.
- Aldaketei lotutako sektore gisa (gizarte-premien aldaketengatik), aurrekoari serieak mantentzeko helburua gehitu behar zaio, sektorearen bilakaera alderatu eta aztertu ahal izateko.
Elementu elkartuak:
Organo Estatistikoa. Kontaktua:
Azken aldaketako data: