Giza eskubideak, berdintasuna eta Hiritartasuna Programa

Programaren xedea berdintasuna eta pertsonen eskubideak efektiboki sustatzeko, babesteko eta gauzatzeko eremu bat garatzen laguntzea da. Honako berariazko helburuak ere lortu nahi dira:

  • Sexu, arraza edo etnia jatorri, erlijio edo sinesmen, adin edo sexu joera arrazoiengatik diskriminazio ezaren printzipioaren ezarpen efektiboa sustatu eta diskriminazio ezaren printzipioa errespetatzea.
  • Arrazismoa, xenofobia, homofobia eta bestelako intolerantzia erak prebenitu eta borrokatu.
  • Minusbaliotasunen bat duten pertsonen eskubideak sustatu eta babestu.
  • Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatu eta praktika desberdinetan genero gaien integrazioan aurrera egin.
  • Adingabe, gazte eta emakumeen aurkako biolentzia mota guztiak prebenitu eta borrokatu eta baita bestelako arrisku taldeen kontrakoa ere, bereziki, gertutasun harremanetako arrisku taldeak. Era berean, biolentzia mota hauetako biktimak babestu.
  • Adingabeen eskubideak sustatu eta babestu.
  • Pribatutasun eta izaera pertsonaleko datuen babes mailarik altuena bermatzera lagundu.
  • Batasuneko hiritartasunetik eratorritako eskubideen gauzatzea sustatu eta hobetu.
  • Barne merkatuan kontsumitzaile edo ekintzaile diren heinean, pertsonei bere eskubideak gauzatzea ahalbidetu.


[Giza eskubideak, berdintasuna eta Hiritartasuna Programa Fitxa] (PDF, 52 KB)

Deialdi irekiak:

 

Deialdi itxiak:

Azken aldaketako data: 2016/04/21