Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Entzungaiak

HABEk eratutako Dokutekara zuzen doazen esteka hauek Euskal Klasikoak Bilduman agerturiko hainbat idazleren gaineko entzungaiak aztertzeko aukera emango dizute.

 

R.M. Azkue 

Iraupena: 0:06:52 / MP3

Lekeition Azkueren omenaldiko jardunaldiak egin zituzten 2001ean. Entzungaian Azkueren biografiaren datu batzuk ematen ditu kazetariak; ondoren, jardunaldietako 3 hizlarik (Patri Urkizuk, Ana Toledok eta J. A. Arana Martijak) Azkueren hizkuntza, literatura eta antzerkigintzari buruzko azalpenak ematen dituzte.





Esteban Urkiaga 'Lauaxeta'

Iraupena:  0:04:30 / MP3

Lauaxetaren biografia eta poema baten irakurketa, Jon Alonsoren eskutik.








  esteka leiho berri batean irekiko da            Esteban Urkiaga 'Lauaxeta'            Jose Maria Agirre 'Lizardi'

Iraupena:  0:07:14 / MP3

Gerra garaiko literatur sortzaile goren izan ziren Lizardi eta Lauaxeta aipu ditu Juan Luis Zabalak bere eleberrian: Agur, Euzkadi. Entzun berorren gaineko azalpena.


 Errose Bustintza

Iraupena:  0:06:00 / MP3

Bilduman agertu ez, baina jorratutako lana ezagutzea interesgarri iritzita, hona Errose Bustintzaren gaineko solasaldia eta hainbat testuren irakurketa.







Lore Jokoak

Iraupena:  0:06:24 / MP3

XIX. mendeko Lore Jokoak zer izan ziren, nork sortu zituen, nolakoak ziren eta izan zuten garrantzia azaltzen ditu Xabier Kerejeta historialariak.