Osasun Saila

Euskadin ezarritako azken neurriak

Osasun-gomendioak

Osasun Sailak eta Osakidetzak, COVIDen datuen bilakaeraren ondorioz, beharrezkotzat jo zuten, larunbatean, uztailaren 18an, jarduera kolektiboetan parte hartzearren eta/edo kalteberagoak izatearren transmisiorako arrisku gehien duten pertsonak babesteko prebentzio-neurri batzuk hartzea. Neurri horiek 10 eguneko epean berrikusiko dira.

Lurralde historikoetako erakundeen (foru-aldundiak eta udalak) eta Eusko Jaurlaritzaren -kasu honetan Osasun Sailari eta bere mendeko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa; alegia, Osakidetza- arteko eskumen-banaketa dela eta, erabaki batzuk lehenengoek betearazi behar dituzte. Baina, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun publikoaren arloko arduradun nagusia Osasun Saila denez, lehenengoei gomendatu eta eskatu egin behar die neurri batzuk hartzeko, horien bidez gaixotasuna zabal ez dadin laguntzeko.

Gomendioak honako hauek dira:

  • 1.- Euskadiko zentro soziosanitarioetako (egoitzak) egoiliarren irteerak mugatzea.
  • 2.- Familiartekoek eta/edo lagunek pertsona horiei egiten dizkieten bisitak mugatzea.
  • 3.- Adinekoentzako zentroak aldi baterako ixtea: eguneko zentroak, eguneko arretarako zerbitzuak eta aisia-zentroak.
  • 4.- Udalekuak itxi daitezen gomendatzea.

Osasun Sailak gomendio horien arloan eskumena duten erakundeei murrizketa horien berri eman nahi die, eta neurri horiek ahalik eta lasterren hartzeko eskatu.

Azken aldaketako data: