Euskadiko Mendiak
Euskal Herriko mendi batzuk
Anboto
Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.
Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.
Txindoki (Larrunarri)
Larrunarri edo Txindoki Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Nañarri esaten diote inguruko herrietan; Larrunarri izenaren aldaera fonetikoa da.
Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzeko aparkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da.
Beriain
Beriain (gaztelaniaz San Donato) Nafarroako Andiako mendilerroan kokatuta dagoen mendi ikusgarria. Sakana bailaran dago, Euskal Herriko erdigunean, eta duen garaieragatik oso irudi ezaguna da ingurumarietan.
1.494 metro garai da. Goian dagoen San Donato baseliza Nafarroakoetan altuen dagoena da, eta bertan San Donato eta San Kaiet gurtu ohi dira.
Hiru Erregeen Mahaia
Hiru Erregeen Mahaia Euskal Herriko mendirik garaiena da (2.446 metro), gailurrean Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren artean muga egiten duena, Pirinioetan kokatua, Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean. Halaber, Hego Euskal Herrian ekialderen dagoen puntua da (Eskiula Ipar Euskal Herrian baitago).
Estekak eta informazio gehiago
- Txangoei buruzko informazioa http://www.wikiloc.com
- Jarduera Fisikoari buruzko onurak http://www.mugibili.euskadi.eus
- Informazioa gehiagarria (PDF, 194 KB)