Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esperientziak: Norlock S.coop.

Norlock S.Coop.

Hasiera

1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?

Hainbat gauzaren ondorioz planteatu genuen gure enpresa sortzea. Alde batetik, Vicente langabezian zegoen, merkatuan esperientzia handia bazuen ere. Bestetik, Patriciak unibertsitateko ikasketak bukatuta zituen eta lan merkatuak ez zuen aukera handirik eskaintzen. Horregatik guztiagatik, gure esfortzua, ilusioa, gogoa eta esperientzia batzea eta segurtasunaren arloan zentratutako jarduera berri bati ekitea erabaki genuen.

Indizera joan

2. Zuen ingurukoen laguntza jaso al zenuten?

Biok jaso genuen eta oraindik ere jasotzen dugu gure ingurukoen laguntza. Senideek, lagunek eta laneko kontaktuek lagundu digute eta laguntzen digute hasi berri dugun abentura berri honetan, zure kontura negozio bat irekitzea arriskutsua bada ere.

Indizera joan

3. Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?

Hasiera batean ez genekien nola sortzen den enpresa bat eta zein pausu eman behar diren. DEMA, Elkar-lan, Lanbide, EHUko ZITEK eta beste hainbat erakunderen partetik jaso dugun laguntzari esker, biok uste dugu behar genuen segurtasunarekin egin dugula bidea,  aipatutako erakunde horietako langile kualifikatuek uneoro aholkatu baikaituzte.

Maila pertsonalean zalantzak sortzen dizkizu zu zure nagusia izateak dakarren ezegonkortasun ekonomikoak, hori ezin da saihestu.

Indizera joan

Enpresa

4. Zure bezeroen zein behar asetzen dituzu?

Norlock enpresan gure bezeroak izan ditzakeen beharrizan guztiak asetzen saiatzen gara, ahal dugun neurrian (aholkularitza, preskripzioa, proiektuak martxan jartzea, merkatuko berritasunak, etab.). Izan ere, gure bezeroen gogobetetzea negozioaren oinarririk garrantzitsuena dela uste dugu.

Indizera joan

5. Hautatzen duzun sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?

Kasu honetan, sarrailagintzaren eta burdingintzaren sektorean oso garrantzitsua da produktuen funtzionamendua eta horiek azken erabiltzaileei eskaintzen dizkieten abantailak ezagutzea. 

Indizera joan

6. Eta berariazko prestakuntza? Zure ustez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa al da edozein enpresarentzat?

Ezinbestekoa da uneoro prestatzen egotea, merkatua izugarri eboluzionatzen ari delako eta gure helburua bezeroei segurtasun sistemak eta haien ondasunak gordetzeko teknologia eskaintzea delako.

Indizera joan

7. Zuen ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zure negozioan?

Gure ustez, berrikuntza guztiz beharrezkoa da. Izan ere, merkatua aldatzea eta azken erabiltzailearen beharrizanetara egokitzea dakar horrek. 

Indizera joan

8. Zuen ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?

Zu zure nagusia izateak duen abantaila nagusia momentuan zure erabakia hartu ahal izatea eta zure denbora kudeatzeko gai izatea da

Indizera joan

9. Zer oztopo izan dituzu batez ere, ekiteko garaian?

Bidean izan ditugun oztopo nagusiak momentu honetan merkatuan dauden produktuen partetik izandako lehiakortasun handia eta eremu honetako banatzaileen kokapen ona izan dira.

Indizera joan

Ondorioak

10. Zuen ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?

Krisi-garai hauek edozein negozio mota sortzeko zailak badira ere, merkatuak aukera asko eskaintzen ditu enpresa-jarduera modu arrakastatsuan garatu ahal izateko.

Indizera joan

11. Zer izango litzateke arrakasta zuretzat?

Arrakasta jarraikitasunarekin bakarrik lor daitekeela uste dugu.  Guretzako, jarduerarekin jarraitzea eta pixkanaka-pixkanaka hazten joatea litzateke arrakasta handia.

Indizera joan

12. Zer aholku emango zenizkieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?

Zalantzak dituzten eta negozio berri bati ekitea planteatzen ari diren pertsona guzti horiei, zalantzarik gabe egiteko esango genieke. Bidea ez da erraza eta hainbat oztopo agertuko dira, baina zure helburuak lortuz zoazenean sentitzen duzun poza ezin da deskribatu.

Indizera joan

13. Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenukete?

Porrot egitean pentsatu ez badugu ere, berriz ekingo genuke, inongo zalantzarik gabe. Gure ustez, saiatzen ez denak ez du inoiz porrot egingo eta saiatzen denak esperientzia handia irabaziko du.

Indizera joan