Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Esperientziak: Lur Maitea

Lur Maitea

Hasiera

1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?

Interesatzen zaidan sektore batean aspalditik bizi nahi nuen zerbait egiteak, esperientzia berriak bizitzeak –zerotik abiatuz zerbait muntatzea esaterako, eta hura nola garatzen den ikustea–, bai eta negozioaren inguruko jendea bizitzeko ohitura osasungarrietan barneratzen laguntzeak.

Indizera joan

2. Zure ingurukoek lagundu al zizuten?

Egia esan behar badut, nire erabakia hasiera-hasieratik errespetatu zuten; ez zen bat-batean hartutako erabakia, eta emandako pausoaren aldeko eta kontrako alderdiak ondo aztertu ziren.

Indizera joan

3. Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?

Profesionalki 100 erreferentzia baino gehiagoko negozio bat eramateak dakarren ezjakintasuna. Merkataritzan ez nuen inolako esperientziarik, eta hori izan zen nire zalantza bakarra. Pertsonalki ez nuen dudarik izan, nire aurreko lanean baino askoz ordu gehiago sartzen ditudan arren

Indizera joan

Enpresa

4. Zure bezeroen zein behar asetzen dituzu?

Osasuna hobetzea, jaten duten horretan ardura handiagoa izatea eta Naturarekiko nahiz inguruan dugunarekiko gure harremanagatik kontzientziazio sakonagoa izatea.

Indizera joan

5. Hautatzen duzun sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?

Nire ustez, ez. Eskaintzen duzun horretan ezagutza bat izatearekin nahikoa da, baina gero oso motibatuta egon behar da ikasteko, eguneratzeko eta merkatu-mota bakoitzaren joerak zein diren jakiteko.

Indizera joan

6. Eta berariazko prestakuntza? Zure ustez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa al da edozein enpresarentzat?

Jakina. Bizitza guztirako lan-garaiak amaitu dira, etengabe eguneratzeko beharra dago, inguruari egokitzeko beharra, datorren horretan ikertzeko, aurrea hartu eta bezeroei eskaintzeko.

Indizera joan

7. Zure ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zure negozioan?

Edozein negoziotan da funtsezkoa, aldatzen ari den inguru batean gaude, eta aldaketa hori gero eta abiadura handiagoan gertatzen da (RRSS, Internet…); beraz, horretarako prest egon behar dugu.

Indizera joan

8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?

Enpresan eragina duen edozein erabaki sakon aztertzeko beharrak, erantzukizunak maila pertsonalago batean onartzea dakar, eta nork bere buruari exijentzia-maila handiagoa jartzen dio.

Indizera joan

9. Zer oztopo izan dituzu batez ere, ekiteko garaian?

Egia esan, ez dut eragozpenik aurkitu.

Indizera joan

Ondorioak

10. Zure ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?

Une egokiena dela uste dut; oparoaldietan mundu guztiak egiten du, eta orain egiten zaitu bereizgarri.

Indizera joan

11. Zer izango litzateke arrakasta zuretzat?

Gustatzen zaidan hori egunero egitea.

Indizera joan

12. Zer aholku emango zenizkieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?

Alderdi guztiak azter ditzatela, zorrotza izatea, eta espezializatu beharra dagoela. Bete gabeko zer behar ase ditzaketen pentsatzea, eta helburu hori gogo biziz egiteko gai izatea; ilusiorik gabe egiten bada, hobe ez saiatu.

Indizera joan

13. Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenuke?

Zalantzarik gabe eta, dagoeneko, badut beste zerbait buruan.

Indizera joan