Esperientziak: IKAS

IKAS Barakaldoko Bagatza
- Helbidea: Askatasvna Etorb., 61, 48901
- Herria: 48920 Barakaldo (Bizkaia)
- Telefonoa: 94 656 53 17
- Posta elektronikoa: nuriaikas@hotmail.es
- Webgunea: https://sites.google.com/site/academiaikasbarakaldo/
Galderen indizea:
- Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
- Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?
- Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?
- Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?
- Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?
- Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?
- Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?
- Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
- Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?
- Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?
- Zer da arrakasta zuretzat?
- Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
- Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?
Hasiera
1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
Aspaldi nerabilen asmo hura gogoan, baina azkenean egoera ekonomikoak beharturik ekin nion, denbora dezente neraman-eta lan bila.
2. Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?
Ingurukoak erabakigarriak izan dira proiekturako: haiek izan dira nire mezenak eta nire aholkulariak, eta izan dudan euskarri sendoena.
3. Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?
Bada, saltsa honetan sartzen direnek dauzkaten berberak, nik uste¿ Ordainketak egin ahalko ote ditugun eta utzi diguten dirua itzuli, eta espero duzun aitorpena jasoko ote duzun zure jarduera-esparruan.
Enpresa
4. Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?
Gure eskaintza dinamikoa da, ahal den neurrian ikasleen beharretara moldatzen saiatzen gara. Hasi ginenean gure eskaintza zehatza zen, mugatua, baina ikastaroen bilakaerak eta ikasleen euren eskaerak bultzatuta nahikotxo zabaldu dugu hasierako eskaintza hura, bai ordutegiaren aldetik baita edukiari dagokionez ere. Malgu jokatu beharra dago, eta bezero mota bakoitzak zer behar duen asmatzen jakin.
5. Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?
Uste dut esperientzia oso gauza onuragarria dela jarduera guztietan, merkatukoak nahiz pertsonalak izan, hori argi dago. Ez dut uste, ordea, erabakigarria denik, izan badirelako beste faktore batzuk garrantzitsuagoak, jarrera esate baterako, eta ostalaritzan dago adibide argiena: batetik, hasi berria den zerbitzari bat dugu,atsegina dena eta beti bezeroei adi egoteaz gain irribarre batez hartzen dituena, eta bestetik zerbitzari esperientziaduna baina garratza, ia begiratu ere egiten ez dizuna kafea ondoan jartzen dizunean¿ Uste dut atseden-une horietan denok nahiago dugula aurpegi atsegin bat. Esperientzia lortu egiten da. Jarrera, aldiz, askoz zailagoa da lortzen, norberaren izaeraren parte da.
6.Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?
Beharrezkoa da etengabeko prestakuntza edozein enpresatan? Prestakuntza funtsezkoa da lan guztietan, optimizatu egiten ditu emaitzak. Zure jarduera zein den ere, alorra ezagutzeak berealdiko garrantzia du, eta gizarteak aldakorrak direnez gero denok dugu bilakaerara moldatu beharra, gure burua etengabe prestatu. Zenbat eta prestakuntza handiagoa izan, hainbat arinago lortuko dituzu zure helburuak, ez duzulako prestaketa lortzeko eta jarduerara egokitzeko denborarik beharko, berez laburra izan beharko lukeen denbora bat bestalde, eta gainera, zure prestakuntza egokia bada zure jarduerarako, askoz irudi hobea emango diozu bezeroari.
7. Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?
Bai, eta nire alorrean batez ere. Ikastegi bat gara, eta gure asmoa da ikasleek, ezagutzak eskuratzeaz gain, gozatu ere egin dezaten. Horregatik, aldian behin haiengana hurbiltzeko jarduerak antolatzen ditugu, hurbiltasuna lortu nahi dugu sormena erabiliz (lehiaketak, jarduerak Facebooken bidez, bideoak¿). Bestetik berrikuntza dago, atzean ez geratzea, azken aurrerapen informatikoak jartzea ikasleen eskura, edo informazio hori eskaintzea egunean egon daitezen¿ gure ikastegian ezinbestekoa da, azken batean ikasketa-zentro bat gara, eta bai ikastetxeek bai ikasleek eskatu egiten digute.
8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
Nire kasuan, neure buruaz harro sentitzea. Besteentzat lan egiten duzunean ez dakizu zein izan diren zure lorpenak, eta maiz ez doaz soldatatik harago. Baina zeure buruarentzat lan eginez gero, lortzen baduzu zure negozio-ideia martxan jartzea eta emaitza ona bada, onak izango dira bezeroekiko harremanak ere (askok opari bat egiten dizute behin aparteko tartetxo bat eman zenuelako haiekin, edo oporretan daudelarik zurekin akordatu eta e-mail bat bidaltzen dizute, nahiz eta lehen jakin ere ez zekiten¿), eta aurrera egiten duzu. Horrek sentiarazten dizun harrotasunagatik bada ere esperientziak merezi egiten du.
9. Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?
Oztopo handiena neure beldurrak izan ziren: ordaindu ezinaren beldurra, gai izango ote nintzen mailegatu zidatena itzultzeko, lana ongi ez egitearen beldurra¿ esan beharra badago ere beste batzuek baino errazagoa izan nuela, nire ikasketengatik nik neuk egin ahal izan nituen-eta izapide burokratikoak, aholkularitza-lanak¿ eta egia da erakunde ofizialak ez direla behar bezain argiak izaten.
Ondorioak
10. Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?
Krisia oztopo bat da, bistan dago. Baina bada zeure burua berrasmatzeko egokiera ere, beste era batez pentsatzeko aukera, gauzak aztertzeko, aurkikuntzak egiteko eta estrategia handietarako unea. ¿Krisia gainditzen baduzu, zeure mugak gainditzen dituzu¿. Kalean ikusten dugu negozioak ixten direla oraindik, baina baita beste batzuk, berriak, beteta daudela ere. Pentsatu behar dugu: Zergatik? Eta horretatik ikasi. Ez da izango, beharbada, dirutza egiteko unea, beharbada bezeroaren poltsikoari egokitzeko eta norberarena zaintzeko unea da, zaindu egin behar dira prezioak eta edukiak.
11. Zer da arrakasta zuretzat?
Nire kasuan, lehen esan dudan harrotasunari, harro egoteari eman dizuten laguntza itzuli ahal izan duzulako, harro egoteari badakizulako ongi egiten ari zarela zure lana. Gainerakoa horren eskutik dator. Ez dut oso helburu handirik epe laburrean. Epe luzera, ikastegi batzuk eduki nahi nituzke, denak hasierako ideiaren ildotik: etxeko kutsua duen elkargune bat, neska-mutilei ikasketarako behar duten laguntza ematen dien toki bat, eta nagusiei informatika ikasteko eta aldi berean gozatzeko aukera ematen diena.
12. Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
Nire aholkua da familiaren, lagunen¿ iritziak eta aholkuak entzutea, eta ilusioa izateaz gain ahalik eta objektiboenak ere izan daitezen, proiektu bat goitik behera planifikatu arren beti eskapatzen zaizulako ideiaren bat, eta esango nieke zerbaiti ekitekotan gustuko duten jarduera bat izan dadila: arriskatu egingo baduzu, lanaz gozatzeko moduko gauza bat izan dadila, hori asko delako.