Esperientziak: Carlas

Carlas
- Helbidea: María Díaz de Haro, 68, 2ªPlanta Of. 8
- Herria: 48011 Bilbao
- Telefonoa: 944392411
- Posta elektronikoa: carlaswingbilbao@gmail.com
Galderen indizea:
- Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
- Zuen ingurukoen laguntza jaso al zenuten?
- Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?
- Zuen bezeroen zer behar asetzen dituzue?
- Hautatzen duzuen sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?
- Eta berariazko prestakuntza? Zuen ustez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa al da edozein enpresarentzat?
- Zuen ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zuen negozioan?
- Zuen ustez, zein da zuek zuen nagusi izatearen abantaila nagusia?
- Zer oztopo izan dituzue batez ere, ekiteko garaian?
- Zuen ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?
- Zer izango litzateke arrakasta zuentzat?
- Zer aholku emango zenizkiekete ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
- Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenukete?
Hasiera
1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?
Nire semeak eta nik sortu genuen enpresa. Langabezian geunden eta ez geneukan lana aurkitzeko aukerarik. Asko gustatu zitzaigun zapata-denda “berezi samar” bat irekitzeko aukera.
2. Zure ingurukoek lagundu al zizuten?
Bai eta eskerrak; izan ere, horrelako zerbait egitea erabakitzen duzunean aurrera egiteko positibotasun asko transmititu behar dizute, norberak barruan beldur handia izaten baitu.
3. Zein izan ziren zure lehen zalantzak, bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean?
Zalantzarik ez genuen izan, baia beldur handia bai. Nola aterako zaigu? Bezeroei gure produktua gustatuko zaie? Etab…
Enpresa
4. Zure bezeroen zein behar asetzen dituzu?
Lehen esan dudan bezala, zapata-denda bat daukagu eta beraz, kalitatea, erosotasuna eta aldi berean diseinua eskaini nahi ditugu, garestiegia izan gabe. Momentuz lortu dugula uste dugu, orokorrean bezeroak pozik daudelako, edo gutxienez hori esan digute.
5. Hautatzen duzun sektorean esperientzia izatea beharrezkoa al da negozio bat sortzeko?
Nire ustez, sektore honetan jendaurrean lan egiteko lan-esperientzia izan behar da eta ondo ezagutu behar da saltzen den produktua, nola ez.
6. Eta berariazko prestakuntza? Zure ustez, etengabeko prestakuntza beharrezkoa al da edozein enpresarentzat?
Bai, nire ustez bada beharrezkoa. Alde batetik, saltzen duzun produktuagatik (joerak, ehundurak, moda orokorrean) eta bestetik, zure enpresa aurrera eramateko garapen informatikoagatik. Izan ere, aldatuz doaz biak.
7. Zure ustez, beharrezkoa al da berrikuntza eta sormena zure negozioan?
Bai, bada, nire negozioan ezinbestekoa da.
8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?
Batez ere, egiten duzun esfortzu guztia zuretzako dela.
Ondorioak
10. Zure ustez, krisi-garai hauek onak al dira negozioak sortzeko?
Ez, ez dira batere onak. Oso gogorrak dira negozio bat aurrera ateratzeko.
11. Zer izango litzateke arrakasta zuretzat?
Bezeroak gure produktuekin pozik geratzea eta behin eta berriro errepikatzeko gogoa izatea.
12. Zer aholku emango zenizkieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?
Oso zentzudunak izateko eta ideiak oso argi izateko, beren negozioa nola hasi eta nola mantendu, eta gero kontsekuenteak izatea.
13. Porrot egingo bazenute, berriz ekingo zenuke?
Ez dakit, egoeran egon beharko nintzateke. Izan ere, kasu honetan esanguratsua da duzun adina. Gaztea izango banintz, berriz ekingo nioke zalantzarik gabe eta oso ondo aztertuko nuke porrotaren zergatia, berriro ez gertatzeko.