Lehendakaritza

Erasmus +: Gazteak Ekinean. Erreforma politikoei laguntzea (3. ekintza klabea)

Hautagai izan daitezkeen parte-hartzaileak:

  • GKEak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, elkarteak
  • Toki-mailako erakunde publikoak
  • Europa-mailako gazteen GKEak, egitasmoaren herrialdeetako batean kokatuta daudenak.


Elkartutako herrialde auzoetako erakundeen parte har dezakete, baina ezin dute eskaririk aurkeztu.

Jarduerak:

  • Europar Batasunak gazteriaren arloan duen agenda politikoa aplikatzea, Koordinazio Metodo Irekia baliatuta.
  • Egitasmoko herrialdeetan, kualifikazioen aintzatespenerako eta gardentasunerako EBko tresnak aplikatzea, bereziki, Youthpass.
  • Europar Batasunaren mailako sareei eta Europako gazteen esparruko GKEei laguntzea.
  • Elkarrizketa politikoa Europako alderdi interesatuekin eta elkarrizketa egituratua gazteekin.
  • Europako Gazteen Foroa, gazteriaren arloko lana garatzeko baliabideen zentroak eta Eurodesk sarea.
  • Herrialde elkartuekin eta nazioarteko erakundeekin politikei buruzko elkarrizketak egiteko laguntza.


Elkarrizketa egituratua: topaketak gazteen eta gazteen arloko arduradun politikoen artean

  • Gazteen eta arduradun politikoen arteko topaketa nazionalak eta mintegi transnazionalak, elkarrizketa egituratuaren edo Gazteriaren Estrategi Europarraren alderdi garrantzitsuei buruz.
  • Europar Batasunaren lehendakaritza duen Estatu kidean seihileko bakoitzean antolatzen diren Youth Conference direlakoak prestatzeko topaketa nazionalak eta mintegi transnazionalak.
  • Europako Gazteriaren Astean antolatzen diren jarduerekin lotuta dauden gazte-politikei buruzko eztabaidak eta informazioa sustatzen duten ekitaldiak.
  • Gazteei kontsultak egitea (sareko kontsultak, iritzi-inkestak), gazteek bizitza demokratikoan parte hartzeari lotutako premiak ezagutze aldera.
  • Gazteen eta arduradun politikoen arteko topaketak eta mintegiak, informazio-ekitaldiak edo eztabaidak, gazteek bizitza demokratikoan parte hartzeari buruz.
  • Instituzio demokratikoen funtzionamendua eta politikariek instituzio horietan betetzen duten papera simulatzen duten ekitaldiak.

hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data:  2014/07/14