Eusko Jaurlaritza

Lege-informazioa

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo araudia betez tratatuko dira:

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzeko, transferitzeko eta banakako erabakien xede ez izateko eskubidea duzu.

Eskubideak baliatzea: Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez: www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/.

Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean: www.euskadi.eus/zerbitzuak/10843/

Tratamendu-jarduerak: LANBIDEren datu pertsonalak tratatzeko jardueren inbentarioa TJE tratamendu-jardueren erregistroan kontsulta daitezke.

1. Datuen tratamenduaren arduraduna

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzua

Jose Atxotegi, 1

PK: 01009

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Herritarrei arreta emateko telefonoa 945 160 600

Erakunde eta enpresei arreta emateko telefonoa: 945 160 601

2. Datuak Babesteko ordezkaria

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba

Telefonoa: 945 018 680

Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa

Cookien Politika

Cookie bat hau da: erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean, smartphonean edo beste edozein gailutan biltegiratzen den artxibo txiki bat, nabigazioari buruzko informazioa duena. Cookie-ek gure webgunearen kalitatea hobetzen laguntzen digute eta nahitaezkoak dira Interneten funtzionamendurako, ezin konta ahalako abantailak baitakartzate, gure webgunearen nabigazioa eta erabilera erraztuta. Cookie-ek ezin diote inolako kalterik egin zure ekipoari.

1. Zer cookie mota dago?

1.1. Erakunde kudeatzailearen arabera

  • Cookie propioak

    Eskatzen diguzun zerbitzua emateko erabiltzen ditugun ekipo edo domeinuetatik zure ekipora bidaltzen direnak.

  • Hirugarrenen cookie-ak

    Geuk ez, baizik eta entitate laguntzaileak kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik zure ekipora bidaltzen direnak. Adibidez, sare sozialek edo Google Maps gisako kanpo-edukiek erabilitakoak.

1.2. Aktibatuta irauten duten denboraren arabera

  • Saioko cookie-ak

    Aldi baterako cookie-ak dira, web orritik ateratzen zaren arte zure nabigatzailearen cookie-en artxiboan irauten dutenak; beraz, ez dira zure ordenagailuko disko gogorrean erregistratuta geratzen. Cookie horien bitartez lortutako informazioa webgunearen trafikoa aztertzeko erabiltzen da. Epe luzean horrek aukera ematen digu esperientzia hobea emateko, edukia hobetzeko eta erabilera errazteko.

  • Cookie iraunkorrak

    Disko gogorrean biltegiratzen dira, eta bisitatzen duzun bakoitzean irakurtzen ditu gure webguneak. Webgune iraunkor batek amaiera-data zehatza dauka. Data horretatik edo ezabatzen duzun momentutik aurrera cookie-ak ez du funtzionatuko. Erosketa- eta erregistro-zerbitzuak errazteko erabili ohi ditugu cookie horiek.

1.3. Helburuaren arabera

  • Cookie teknikoak

    Nabigaziorako eta gure web orriaren funtzionamendu egokirako erabiltzen dira. Adibidez, aukera ematen dute datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzeko, sarbide murriztuko guneetara iristeko, segurtasun-elementuak erabiltzeko, edukiak biltegiratu eta bideoak zabaltzeko edo sare sozialen bidez edukiak partekatzeko..

  • Pertsonalizazioko cookie-ak

    Erabiltzaileen kopurua zenbatzea eta emandako zerbitzuez egiten den erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ahalbidetzen digute. Horretarako, gure web orrian egiten duten nabigazioa aztertzen da, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko.

  • Analisiko cookie-ak

    Erabiltzaileen kopurua zenbatzea eta emandako zerbitzuez egiten den erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ahalbidetzen digute. Horretarako, gure web orrian egiten duten nabigazioa aztertzen da, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko.

  • Publizitateko cookie-ak

    Gure web orrian barne har litezkeen publizitate-guneak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzen laguntzen digute.

  • Jokabide-publizitateko cookie-ak

    Cookie horiek erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa biltzen dute, etengabeko behaketaren bitartez. Horri esker, Interneteko nabigazio-ohiturak ezagutu ditzakegu, eta zure nabigazio-profilari egokitutako publizitatea erakutsi.

2. Zer motatako cookie-ak erabiltzen ditugu eta zer helburu dute?

Jarraian azaltzen dugu gure webgunean zein cookie erabiltzen diren eta zertarako balio duten.

www.euskadi.eus web-atarian cookie-en erabilera

LANBIDEren webgunea euskadi.eus-en web-atarien sistemaren barruan dago. Atari honek Google Analytics-en cookie-ak instalatzen ditu lehenetsita.

Google Analytics 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), ca 94043, Estatu Batuek ("Google") eskaintzen duten zerbitzua da, webgunearen erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzen laguntzen duena. Cookiek webgunearen erabilerari buruz sortzen duten informazioa (IP helbidea barne) zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek bere zerbitzarietan. Googlek euskadi.eus webgunearen kontura erabiliko du informazio hori, webgune horren erabilera aztertzeko asmoz.

Google Analytics-en zerbitzu-baldintzei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hemen: http://www.google.com/analytics/terms/es.html 

3. Konfigurazioa

Zure ekipoan instalatutako cookie-ak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, nabigatzailearen aukeren bitartez:

1. Identifikazio-datuak

http://www.lanbide.euskadi.eus webgunean (aurrerantzean « Webgunea») Eusko Jaurlaritzaren titulartasuneko domeinua da.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzua Organismo Autonomoa da; haren helburua da enplegurako eskubidearen garapen osoari laguntzea, eta langileen enplegagarritasuna modu eraginkorrean bermatzen lagunduko duen lan-merkatuaren garapenaren alde lan egitea, baita gizartearen eta lurraldearen kohesioari laguntzea ere, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan esleitzen zaizkion enplegu-politiken kudeaketaren bidez.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentralak (IFK: Q0100571I) Jose Atxotegi kaleko 1ean daude, 01009 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

2. Xedea eta aplikazio-eremua

Erabilerari buruzko baldintza hauen xedea da LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webguneko sarbide, nabigazio eta erabilera arautzea, baita hura erabiltzetik eratorritako zehaztea ere.

Ulertuko da erabiltzaileak, webgunean sartu edo erabiltze hutsarekin, onartu egiten dituela LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak unean-unean argitaratuta dituen baldintzak. Ondorioz, erabiltzaileak horiek arretaz irakurri beharko ditu webgunean sartu aurretik.

Era berean, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak zenbait baldintza ezarri ahal izango ditu, erabiltzaileei webgunearen bitartez eskaintzen zaizkien zerbitzu espezifiko jakin batzuen erabilera arautzeko.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak beretzat gordetzen du inolako jakinarazpenik egin gabe webgunean aldaketak egiteko eskubidea, edukiak edota diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo ezabatzeko, internet bidez eskaintzen duen zerbitzua hobetze aldera.

3. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzua da bere webguneko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra, baita bertan barne hartutako elementuena ere (esaterako: irudiak, soinuak, audioak, bideoak, software edo testuak; marka edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa; funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezko ordenagailu-programak... etab.) Hortaz, beretzat gordetzen ditu eskubide guztiak.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendu gabeko edozein erabilera jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urratze larritzat joko da.

Berariaz debekatuta dago LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimenik gabe web orri honetako edukiak (horiek eskura jartzeko modalitatea barne), osotasunean zein partzialki, helburu komertzialekin erreproduzitzea, banatzea eta publikoki jakinaraztea, edozein delarik euskarria edo baliabide teknikoa.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren titulartasuneko Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko. Webguneko elementuak ikusi ahal izango ditu, baita horiek inprimatu, kopiatu eta biltegiratu ere, hala ordenagailuaren disko gogorrean nola beste edozein euskarri fisikotan, betiere bere -eta ez besteren- erabilera pertsonal eta pribaturako erabiliko baditu. Erabiltzaileak ezin izango du LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren orrian instalatuta egon litekeen ezein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

4. Webgunean sartzea

Webgune honetan sartu edota hau erabiltzeak erabiltzaile izaera esleitzen du; hortaz, sartu edota erabiltzen hasten den unetik aurrera, erabiltzaileak onartu egiten ditu hemen jasota dauden Baldintzak. Erabiltzailea libreki eta doan sar daiteke webgunean.

Webguneko eduki espezifikoren bat eskuratzeko erregistratzea edota datu pertsonalak ematea beharrezkoa denean, erabiltzaileen datu pertsonalak jaso, tratatu eta, hala dagokionean, laga edo erabiltzeko, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Pribatasun-politikan xedatutako ezarriko da.

5. Webgunea erabiltzea

Debekatuta dago webgunea bera zein bertako edukia baimenik gabe helburu komertzialetarako erabiltzea; salbuespena izango da aurretiaz LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuaren berariazko baimen idatzia edukitzea.

Webgunean eskaintzen den zerbitzu espezifikoren bat erabiltzeko erabiltzaileak erregistratu behar badu, informazio egiazko eta legezkoa eman beharko du. Erregistratzearen ondorioz erabiltzaileak pasahitza jasotzen badu, honek konpromisoa hartu beharko du haren erabilera arduratsua egiteko eta zerbitzuotan sartzeko pasahitza sekretupean gordetzeko. Ondorioz, erabiltzaileek arduratu beharko dute LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako identifikatzaile edota pasahitzen zaintza eta konfidentzialtasuna bermatzeaz, eta konpromisoa hartu beharko dute pasahitza hirugarren aldeei ez uzteko, behin-behinean ez behin betiko, baita beste pertsona batzuei sartzen ez uzteko ere.

Erabiltzaileak pasahitza arduragabekeriaz erabili edo galtzearen ondorioz hirugarren alde ez-legitimo batek zerbitzua legez kontra erabiltzen badu, erabiltzailearena berarena izango da erantzukizuna.

Aurretik adierazitakoaren arabera, erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuari identifikatzaile edota pasahitzen erabilera bidegabekoa ahalbidetu dezakeen edozein gertakari, hala nola, lapurreta, galera edo horien baimenik gabeko erabilera, erakundeak ahalik eta azkarren baliogabetu ahal izan ditzan. Gertakaririk jakinarazten ez den bitartean, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik izango hirugarren aldeek, baimenik gabe, identifikatzaile edo pasahitzekin egiten dituzten erabilera bidegabeen gainean.

Erabiltzailearen erantzukizuna da, ez beste inorena, webguneko sarbide, nabigazio eta erabilera egokia bermatzea; hortaz, konpromisoa hartzen du LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo langile baimenduek webgunearen eta edukien erabilerari dagokionez ematen duten jarraibide osagarri oro diligentziaz eta fideltasunez betetzeko.

6. Estekak

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak Interneteko bete gune batzuetarako lotura edo hiperestekak edukiz gero, ez du gune eta eduki horien gainean inolako kontrolik izango. LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez du inolako erantzukizunik izango kanpo-webguneen loturetan jasotako edukien gainean; eta, hiperesteka edo Interneteko beste gune horietan jasotako material edo informazioari dagokionez, ez du bermatuko horien erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna. Era berean, kanpo-loturak barne hartzeak ez du erakunde horiekin inolako elkarte, fusio edo partaidetzarik eragingo.

7. Aldaketak

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak beretzat gordetzen du inolako jakinarazpenik egin gabe webgunean aldaketak egiteko eskubidea. Hain zuzen ere, webguneko edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ditzake, baita haiek zerbitzarietan aurkezteko eta kokatzeko modua ere.

8. Kanpo uzteko eskubidea

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak, bere zein hirugarren alde baten eskariari erantzunez, beretzat gordetzen du Erabilerari buruzko Baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunean edota eskaintzen diren zerbitzuetan sartzeko aukera ukatzeko eskubidea, aurrez jakinarazpenik egin beharrik izan gabe.
Halaber, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren beste batzuen esteken konexiotik edo edukietatik sortutako inolako erantzukizunik.

9. Erantzukizunak eta bermeak

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak jakinarazten dizu berariazko neurriak ezarrita dituela, honako helburuekin: Webgunearen funtzionamendua eta eskaintzen diren zerbitzuen gaineko informazio- zein datu-trukearen segurtasuna bermatzea, eta birusak eta gainerako elementu kaltegarriak zein horien transmisioa saihestea.

Aurretik adierazitakoaren kalterik gabe, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzua ez da, inola ere, jarraian zerrendatzen diren kalteak eragin litzaketen kausen erantzule izango: edukien akats edo omisioak, atariaren erabilgarritasun eza, edukietan birus edo programa gaizto edota kaltegarrien transmisioa... Edonola ere, horiek saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak ezarriko ditu.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak jazarri egingo ditu baldintza hauek betetzen ez dituen ekintza guztiak, baita Webgunea bidegabe erabiltzen duen oro; horretarako, zuzenbidez egoki dakizkiokeen egintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu.

10. Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Erabilerari buruzko Baldintza hauek osatzen dituzten terminoen interpretazioan edo Webgunearen zerbitzuekin lotutako edozein gairen inguruan eztabaida edo gatazka sortuko balitz, Espainiako Legedia ezarriko da.

Webgunearen edo bertan eskaintzen diren zerbitzuen erabileraren ondorioz sor litekeen edozein gatazka ebazteko, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzua eta erabiltzailea, bien adostasunez, Vitoria-Gasteizko Epaile eta Auzitegien menpe geratzen dira.