Eusko Jaurlaritza

Egoitza elektronikoaren definizioa

Irakurketa erraza bertsioan irakurri

Zer da egoitza?

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune seguru bat da, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena.

Egoitzaren identifikazioa

Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari. Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.

Titulartasuna eta erantzukizuna

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.

Eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren, irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule, egoitza honen lege-eskakizunen arabera.

Egoitzaren zerbitzuak eta baliagarritasuna

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hauek aurki daitezke:

  • Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko eta/edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa. Haietako batzuei dagokienez, izapidetze elektronikoan sartu ahal izango da.
  • Nire karpeta: hasita dauden espedienteak kontsultatzeko eta izapidetzeko gunea.
  • EAEko aldizkari ofizialerako sarbidea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztiekin zerikusia duten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa.
  • kontratatzailearen profilari buruzko informazioa; hau da, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa.
  • beste aukera batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzaren ordainketen pasagunea (nire ordainketa), sinadura eta dokumentu elektronikoen egiaztapena.