Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)
"ZAQUIZAMÍ" CÍA. ROBERTO G. ALONSO
Egilea: Roberto G. Alonso
Koreografoa: Roberto G. Alonso
Ekoizpena: Cía. Roberto G. Alonso
Musika: Varios autores
Eszenografia diseinua: Roberto G. Alonso y Tony Murchland
Eszenografia errealizazioa: Tony Murchland
Argiztapen diseinua: Tony Murchland
Argi teknikaria: Tony Murchland
Soinu diseinua: Carles Cors
Soinu teknikaria: Tony Murchland
Jantzien diseinua: Roberto G. Alonso y Víctor Peralta
Jantzien errealizazioa: Víctor Peralta
Antzezleak: Borja Fernández, Laura Marsal y Laia Vancells
Iraupena: 60’
Kontaktua: info@ciarobertogalonso.com
CURRICULUMA
Dantzaren erreferentzia garrantzitsua da, Katalunian eta Espainian, Roberto G. Alonso konpainia, berezia baitu lengoaia koreografikoa: dantza eta antzerki-narrazioa uztartzen dira, eta ikuspegi eszenikoa, berriz, aparta, irudimentsua eta zorrotza da. 1995az geroztik helduentzako zazpi areto-ikuskizun ekarri ditu konpainiaren sormen-lanaren dibertsifikazioak; besteak beste, Lulú, primera noche (kritika espezializatuaren arabera, 2012an Bartzelonan eskaini ziren bost dantza-ikuskizun onenetako bat), UL/Inmérita solitudo (Espainiako areto alternatiboetarako zirkuituak hautatua 2010ean), Divinariana eta Mon Genet (2005eko Festival Grec-en aurkeztua), kale-antzerkiko lau koreografia —azpimarratzekoak (Ob) sesio_Na2 eta Agua al higo y a la pera vino— eta haurrentzako eta familientzako sei lan; besteak beste, Zaquizamí, Almazuela, Simplicissimus eta Zing-Zing. Azkena aipatu dugun horrek ospe handia lortu zuen Espainian eta atzerrian.
LABURPENA
Ikuskizun bizia da Zaquizamí, non “berpiztu” egiten diren ganbara edo trasteleku batean utzitako jostailuak eta traste zaharrak, aukera berri baten bila, zerbaitetarako balio dutela erakusteko. Aniztasunaren, elkartasunaren eta beti aurrera egiteko gogoaren gorazarre ederra. Korridorearen barrenean dago istorio honetako ganbara, eta hiru apalategi ditu —gaizki jarriak—, giltza eta kisketa dituen ate bat, eta funtzionatzen ez duen entxufe bat. Argia itzaltzen den bakoitzean, festa bat antolatzen da, eta, inork ez dituela entzuten uste dutenean, bizitzen, jolasten eta amesten hasten dira ganbarako biztanleak, ikusten ez diren arren beti han daudenak.
Pssssst… Ez egin zaratarik… Ez dezatela jakin zuek ere badakizuela!
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Bad Bilbao 2026: "LA PRIMERA EN MORIR" (estreinaldia)
- La Fundición [Bilbao]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 20
Dantza
Ballet de Kiev: "El lago de los cisnes"
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2026(e)ko Urriak 20
Dantza
Bad Bilbao 2026: "Petricore"
- Harrobia Eskena - Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa [Bilbao]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 21
Dantza
Errezitala eta flamenkoa: "Versos de intramuros"
- Arana Gizarte Etxeko Liburutegia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:00-20:00
- 2026(e)ko Urriak 22
Dantza
Royal Cloud
- Ignacio Aldecoa Kultur Etxea [Vitoria-Gasteiz]
- 20:15
- 2026(e)ko Urriak 23
Albisteak
2026(e)ko Urriak 26(e)tik 2026(e)ko Abenduak 9(e)ra
2027ko gizarte edota kultura-ekimenetarako laguntzen deialdia
2026/10/18
Memoriaren Eguna dela eta, "Nuestros muertos" antzezlana eskainiko da Bilbon
2026/10/18
2026/10/18
Zinemaren Jaia bueltan da Hego Euskal Herriko aretoetan: urriaren 19tik 22ra
2026/10/18









