Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)
"MEETING POINT" ERTZA
Egilea: Asier Zabaleta
Koreografoa: Asier Zabaleta
Zuzendaritza Eszenikoa: Asier Zabaleta
Ekoizpena: Ertza
Musika: Bosques de mi mente
Musika Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Jantzien Diseinua: Ertza
Antzezleak: Thiago Luiz Almeida y Caio Henrique de Souza
Iraupena: 15’
Kontaktua: info@ertza.com
CURRICULUMA
Asier Zabaletak Ertza konpainia sortu zuen, 2004an. Konpainia horretan, askotariko proiektuak egiten ditu: tailerrak, egonaldiak, sentsibilizazio-programak eta abar. Asier Zabaletaren obra askok saria lortu dute nazioarteko jaialdietan.
Besteak beste, sari hauek lortu ditu: Kanaria Handiko 10MASDANZA jaialdiko solo-lehiaketako lehen saria, Ego obrarekin; hiru sari Madrilgo XXII. Koreografia Lehiaketan; Koreografia Garaikiderik Onenaren lehen saria (Chelyabinsken); eta bi izendapen Errusiako Urrezko Mozorrorako (Errusiako antzerki- eta dantza-sari nazionalerako), dantza garaikideko produkziorik onenaren eta koreograforik onenaren kategorietan, Next in Line obrarekin (2010ean).
Beste sari batzuk ere jaso ditu: Euskadiko ikuskizunik onenaren saria Leioako (Bizkaiko) 2013ko UMORE AZOKAn, 4X4 ikuskizunari esker; eta arte-ibilbidearen saria XIII. Dantza Sarietan. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea.
LABURPENA
Leioako 2017 Umore Azokan Euskadiko Kale Ikuskizun Onenari Saria.
Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko “putzua” gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Eta konturatzeko nola askotan, gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideak, besteenarekin gurutzatzen diren, eta hortik aurrera, persona berriak bilakatzen garen. Nola dantzarekiko pasioak agintzen duen leku berri batetan, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezelako lengoaiak, dantza garaikidetik datorren hirugarren persona baten begiradapean, zera berri bat sortzeraino nahasten diren. Defini ezina den zera berri bat, baina biak (…edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Bergarako San Martin Jaiak 2026: BIKOTE NAGUSIEN 41. DANTZA TXAPELKETA
- Oxirondo gunea [Bergara]
- 18:30
- 2026(e)ko Irailak 16
Dantza
Galdakaoko Jaiak 2026: Taupadak Dantza Eskola
- Ardanza Lehendakariaren parkea [Galdakao]
- 19:30
- 2026(e)ko Irailak 17
Dantza
Dantza Hirian 2026: "El mundo atrás" + "Ahotsak"
- Konstituzio plaza [Donostia / San Sebastián]
- 19:00 / 19:15
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Hernaniko Euskal Jaiak 2026: "Bretainiar konexioa"
- Atsegindegi Plaza [Hernani]
- 19:00
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Dantza Hirian 2026: "All Clear" (Daria Koval)
- Lasta Plaza (Nautiko) [Donostia / San Sebastián]
- 19:45
- 2026(e)ko Irailak 18
Albisteak
2026/09/14
Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko dituzte gaurtik aurrera
2026/09/14
BESEK-ek Bizkaiko emakumeen talentu kulturala bilduko du sektorearen erretratu kolektiboa egiteko
2026/09/11
LABO GEOk dantza garaikidea eramango du Larraulera eta Alkizara irailaren 26an eta 27an
2026/09/11
Ipar Eszenako Bideak bere proiekzio kulturala sendotuko du udazkenean Euskadin
2026/09/10
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak









