Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)
AURKEZPENA
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako eta antzoki publikoen Sareak (Sarea) koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Garaikidearen Zirkuitua bere hamalaugarren ediziora iritsi da jada, eta proposamen zabala eta kalitatekoa ekarri digu aurtengoan, bai programari dagokionez, bai parte hartuko duten udalerrien kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Vitoria-Gasteiz, AlegrÃa-Dulantzi, Amurrio, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Leioa, Sopela, Berriz, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Villabona y Zarautz.
Duela hamalau urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 50 koreografia eta 84 emanaldi izango ditu. Era berean, konpainia-kopurua handituz joan da eta, aurten, 37 izango dira. Azpimarratu beharreko datua da hori, proiektuaren hastapenetara begiratzen badugu.
Gauza bera esan daiteke parte hartzen duten herriei dagokienez, urterik urtera handitu egin baita kopurua: lehen edizioko lau herrietatik egungo 28etara pasatu gara. Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Umore Azoka Leioa 2026: "Lurruna"
- Udaletxea [Leioa]
- Ostirala 20:00 / Larunbata 19:00
- 2026(e)ko Maiatzaren 15(e)tik 2026(e)ko Maiatzaren 16(e)ra
Dantza
Umore Azoka Leioa 2026: "Liebe"
- Udaletxea [Leioa]
- Ostirala 23:00 / Larunbata 18:00
- 2026(e)ko Maiatzaren 15(e)tik 2026(e)ko Maiatzaren 16(e)ra
Dantza
Umore Azoka Leioa 2026: "Basandere"
- Udaletxea [Leioa]
- Ostirala 21:30 / Larunbata 20:00
- 2026(e)ko Maiatzaren 15(e)tik 2026(e)ko Maiatzaren 16(e)ra
Dantza
Umore Azoka Leioa 2026: "Burnt"
- Lasala
- Udaletxea [Leioa]
- Ostirala 21:00 / Larunbata 13:00
- 2026(e)ko Maiatzaren 15(e)tik 2026(e)ko Maiatzaren 16(e)ra
Dantza
Umore Azoka Leioa 2026: "Kea"
- Udaletxea [Leioa]
- Ostirala 22:30 / Larunbata 21:30
- 2026(e)ko Maiatzaren 15(e)tik 2026(e)ko Maiatzaren 16(e)ra
Albisteak
2026/05/13
2026/05/13
2026/05/12
Donostiko Gazteen Antzerki Topaketaren 37. erakustaldiak 19 obra aurkeztuko ditu
2026(e)ko Maiatzak 12(e)tik 2026(e)ko Ekainak 11(e)ra
Zarauzko irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-elkarteei dirulaguntzak 2026rako
2026/05/08









