Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)
AURKEZPENA
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako eta antzoki publikoen Sareak (Sarea) koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Garaikidearen Zirkuitua bere hamalaugarren ediziora iritsi da jada, eta proposamen zabala eta kalitatekoa ekarri digu aurtengoan, bai programari dagokionez, bai parte hartuko duten udalerrien kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Vitoria-Gasteiz, AlegrÃa-Dulantzi, Amurrio, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Leioa, Sopela, Berriz, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Villabona y Zarautz.
Duela hamalau urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 50 koreografia eta 84 emanaldi izango ditu. Era berean, konpainia-kopurua handituz joan da eta, aurten, 37 izango dira. Azpimarratu beharreko datua da hori, proiektuaren hastapenetara begiratzen badugu.
Gauza bera esan daiteke parte hartzen duten herriei dagokienez, urterik urtera handitu egin baita kopurua: lehen edizioko lau herrietatik egungo 28etara pasatu gara. Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Dantzerti: "Egin bedi zure nah-ia"
- AZ Azkuna Zentroa [Bilbao]
- 18:30 + 20:00
- 2026(e)ko Martxoak 24
Dantza
"TOC" (Entsegu irekia)
- Victoria Eugenia Antzokia [Donostia / San Sebastián]
- 19:00
- 2026(e)ko Martxoak 25
Dantza
Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2026: "Egin bedi zure nah-ia"
- Coliseo Antzokia [Eibar]
- 19:00
- 2026(e)ko Martxoak 25
Dantza
Lucia Lacarra Ballet: "A.I. (Amalur Indarra)" (Estreinaldia)
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- Ostirala 19:30 // Larunbata eta igandea 19:00
- 2026(e)ko Martxoaren 27(e)tik 2026(e)ko Martxoaren 29(e)ra
Dantza
"Algarabía"
- Nafarroako Museoa [Pamplona/Iruña]
- 19:30
- 2026(e)ko Martxoaren 27(e)tik 2026(e)ko Martxoaren 28(e)ra
Albisteak
2026(e)ko Martxoak 23(e)tik 2026(e)ko Apirilak 30(e)ra
Kontadores Gazte Zentroaren 2026-2027 ikasturterako proposamen artistiko eta kulturalen deialdia
2026/03/23
LABOk eta Kutxa Fundazioak LABO GO 2026 zikloa abiarazi dute
2026/03/20
2026/03/20
2026/03/18









