Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
"NOCTURNO" CÍA. CIELO RASO
Egilea: Igor Calonge
Koreografoa: Igor Calonge
Zuzendaritza eszenikoa: Igor Calonge
Ekoizpena: Beatriz Churruca
Musika: Gabriel F.
Soinu Teknikaria: Gabriel F.
Interpreteak: Nekane Mendizabal, Gorka Gurrutxaga, Martí Güell y Leire Otamendi
Iraupena: 50’
Kontaktua: igorcalonge@yahoo.es
CURRICULUMA
Teatro de Açucar (Brasil) eta Cía. Igor Calonge (Espainia) konpainien interes artistiko, pedagogiko eta sozialen elkarketatik sortu zen Cielo Ras0 konpainia gaztea. Hizkuntza, ikerketa eta produkzioak trukatuz, sorkuntza-gune bateratua eratu zuten. Bat-egite horren emaitza Espainian eta Brasilen gauzatutako antzerki-lanak, dantza-lanak, ikastaroak eta lantegiak izan dira. Konpainiak hainbat formatutako 10 ikuskizun baino gehiago ekoiztu ditu 8 urteko lankidetzaren bidez. Taldearen bereizgarriak indar interpretatiboa eta emozionala, kalitate teknikoa eta gorputz osoaren ikerketa zorrotza dira. Oraingoan azken lana aurkeztuko digute, Nocturno.
LABURPENA
Agertokian, kutxa beltz bat, higatua. Gizon batek distantzia luzea egiten du igerian, bare-bare, lurrean pausatu gabe, argia eraldatu gabe. Hagak jaitsi ahala, metroak oihal beltz zimurtzen dituzte lurrean. Oihalok, eguneroko tentsioan, espazio mugagabearen ilusioa sortzen laguntzen dute; baina, orain, jaitsitakoan, eraitsitako belak dirudite.
Argi guztiak buruaren parean daude, eta beti ezkutuan geratzen diren haga guztiak, bata bestearen atzean jarrita, altzairuzko lokarriez estu-estu lotuta. Agertokia biluzik geratzen da, ondoren berriz ere muntatzeko. Aho ilun baten ahosabairantz igoko da gero, beste paisaia bat, bestelako espazio bat, agerian utziz.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Bergarako San Martin Jaiak 2026: BIKOTE NAGUSIEN 41. DANTZA TXAPELKETA
- Oxirondo gunea [Bergara]
- 18:30
- 2026(e)ko Irailak 16
Dantza
Galdakaoko Jaiak 2026: Taupadak Dantza Eskola
- Ardanza Lehendakariaren parkea [Galdakao]
- 19:30
- 2026(e)ko Irailak 17
Dantza
Dantza Hirian 2026: "El mundo atrás" + "Ahotsak"
- Konstituzio plaza [Donostia / San Sebastián]
- 19:00 / 19:15
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Hernaniko Euskal Jaiak 2026: "Bretainiar konexioa"
- Atsegindegi Plaza [Hernani]
- 19:00
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Dantza Hirian 2026: "All Clear" (Daria Koval)
- Lasta Plaza (Nautiko) [Donostia / San Sebastián]
- 19:45
- 2026(e)ko Irailak 18
Albisteak
2026/09/14
Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko dituzte gaurtik aurrera
2026/09/14
BESEK-ek Bizkaiko emakumeen talentu kulturala bilduko du sektorearen erretratu kolektiboa egiteko
2026/09/11
LABO GEOk dantza garaikidea eramango du Larraulera eta Alkizara irailaren 26an eta 27an
2026/09/11
Ipar Eszenako Bideak bere proiekzio kulturala sendotuko du udazkenean Euskadin
2026/09/10
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak









