Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
"MULÏER" CÍA. MADUIXA
Egileak: Joan Santacreu, Roser Castro
Koreografoa: Mamen García
Zuzendaritza eszenikoa: Joan Santacreu
Ekoizpena: Loles Peris, Susanna Vitoria
Musika: Damián Sánchez
Musika zuzendaritza: Damián Sánchez
Argi teknikaria: Sergi San Juan y Andrés Roses
Soinu Teknikaria: Sergi San Juan y Andrés Roses
Jantzien diseinua: Joan Miquel Reig
Jantzien errealizazioa: Doblette
Interpreteak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin, Emma Romeu (cover)
Iraupena: 40’
Kontaktua: maduixacreacions@gmail.com
CURRICULUMA
Maduixa konpainia Suecan (Valentzian) sortu zen, 2004. urtean, Joan Santacreuren eskutik. Aretoko eta kaleko antzezlanak egiten ditu publiko guztientzat. Konpainiak sektore profesionalean finkatzea lortu du, ikuskizun bitxiak sortzen dituelako, lan zorrotza egiten duelako eta, muntaketa-prozesuan, ikerketa finak egiten dituelako. Bira luzea egin du Europako, Asiako, Ipar Amerikako eta Erdialdeko Amerikako 20tik gora herrialdetan, eta hogei sari inguru jaso ditu, besteak beste: 2015eko Max saria eta haur-ikuskizunik onenaren Fetén saria, DOT obrarekin. Hamabi urteko ibilbide horretan, Maduixak 2.500 emanaldi baino gehiago egin ditu, eta milioi bat ikuslek baino gehiagok ikusi dituzte haren ekoizpenak.
LABURPENA
Emakume orok izaki basatia eta askea du bere barruan, zibilizazio guztiek historian zehar otzandu nahi izan duten senezko izaera bat. Emakumeek zenbait erritmo artifizialetara egokitu behar izan dituzte euren ziklo naturalak, beste batzuk asetzeko, eta, horren ondorioz, ahaztu egin dituzte euren berezko dohainak (sortzaileak, senezkoak eta ameslariak). Ikuskizunaren bidez, gorazarre egin nahi diegu mendez mende zapalduta egon ondoren euren ni basatiak bizirik irauteko borrokatu diren eta borrokatzen ari diren emakumeei, gure gizarteko kale eta plazetan askatasunez dantzan eta korrika egiteko eskubidea aldarrikatzen duten emakumeei.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Bergarako San Martin Jaiak 2026: BIKOTE NAGUSIEN 41. DANTZA TXAPELKETA
- Oxirondo gunea [Bergara]
- 18:30
- 2026(e)ko Irailak 16
Dantza
Galdakaoko Jaiak 2026: Taupadak Dantza Eskola
- Ardanza Lehendakariaren parkea [Galdakao]
- 19:30
- 2026(e)ko Irailak 17
Dantza
Dantza Hirian 2026: "El mundo atrás" + "Ahotsak"
- Konstituzio plaza [Donostia / San Sebastián]
- 19:00 / 19:15
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Hernaniko Euskal Jaiak 2026: "Bretainiar konexioa"
- Atsegindegi Plaza [Hernani]
- 19:00
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Dantza Hirian 2026: "All Clear" (Daria Koval)
- Lasta Plaza (Nautiko) [Donostia / San Sebastián]
- 19:45
- 2026(e)ko Irailak 18
Albisteak
2026/09/14
Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko dituzte gaurtik aurrera
2026/09/14
BESEK-ek Bizkaiko emakumeen talentu kulturala bilduko du sektorearen erretratu kolektiboa egiteko
2026/09/11
LABO GEOk dantza garaikidea eramango du Larraulera eta Alkizara irailaren 26an eta 27an
2026/09/11
Ipar Eszenako Bideak bere proiekzio kulturala sendotuko du udazkenean Euskadin
2026/09/10
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak









