Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
"LAS OTRAS PIEZAS" IKER KARRERA Y FERNANDO LÁZARO
Koreografoak: Iker Karrera y Fernando Lázaro
Zuzendaritza eszenikoa: Fernando Lázaro
Ekoizpena: Amparo Jiménez
Musika: Kura, Alberto Iglesias, Max Richter
Argiztapen diseinua: Galane 77
Argi teknikaria: Gala Pagniez
Soinu diseinua: Gala Pagniez
Soinu Teknikaria: Gala Pagniez
Jantzien diseinua: Danza180º
Interpreteak: Carla Diego, Sarai Marchán, Maddi Ruiz de Loizaga, Carlos Núñez, César Louzán, Raymond Naval
Iraupena: 50’
Kontaktua: karreraiker@gmail.com
CURRICULUMA
Iker Karrera oso gaztetan hasi zen jazz eta hip hop dantza-eskolak hartzen. Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, hip hopeko eta dantza garaikideko prestakuntza jaso zuen. Gaur egun, Danza180º bere eskolako eta arte-proiektuko zuzendarikidea da. Dantzari gisa, Parisen egin du lan, Céline Dionentzat, X Factor France programan eta Frantziako artisten hainbat ikuskizun eta klipetan. Egun, Nuevo Ballet Español konpainiaren Titanium ekoizpen berriaren nazioarteko biran ari da parte hartzen.
Fernando Lázarok Dantza Klasikoko Irakaskuntza Profesionaletako titulua du, eta dantza modernoaren, jazzaren eta garaikidearen tekniketan espezializatuta dago. Esperientzia handia du antzokiko dantzari gisa (CDN-n, Errege Antzokian, Rafael Aguilar konpainian, Druida konpainian…), eta hainbat opera eta musikaletan egin du lan, baita telebistan ere. Lau urtean, Scaena Carmen Roche eskolako Arte Eszenikoetako ikasketa-burua izan da. Gaur egun, Danza180º eskolako zuzendarietako bat da.
LABURPENA
Iker Karreraren eta Fernando Lázaroren kezka koreografikoei irtenbidea emateko sortu zen ikuskizuna. Bi lanen uztarduraren ondorioz, oso estilo bereziko piezak sortu dira. Pieza horietan, dantzaren zintzotasunaren bidez publikoa hunkitzea da helburu nagusia. Hiru pieza independentek, batera, pieza bat osatzen dute. Nortasun handiko sei dantzarik jarduten dute, ondo afinatutako musika-tresnek opera primako kontzertu batean bezala. Dantza garaikide berri batek, bere freskotasunarekin eta esperientziarekin, koreografia landuen, musikaltasunaren, zehaztasun teknikoaren eta estetika zainduaren alde egiten du berriro ere.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Lekuz Leku 2026: "Sin fichero adjunto"
- ARRUPE ETA DEUSTU ZUBIEN ARTEAN DAUDEN FAROLAK [Bilbao]
- 19:00
- 2026(e)ko Ekainak 26
Dantza
Lekuz Leku 2026: "Trïade"
- GUGGENHEIMETIK SALBERAKO ESKAILERAK [Bilbao]
- 20:30
- 2026(e)ko Ekainak 26
Dantza
Lekuz Leku 2026: "Adsurbe"
- ESCULTURA ‘SITIOS Y LUGARES’ (Las tazas) [Bilbao]
- 20:00
- 2026(e)ko Ekainak 26
Dantza
Lekuz Leku 2026: "Pulsaciones x minuto"
- Churruca Kaia [Bilbao]
- 19:30
- 2026(e)ko Ekainak 26
Dantza
Lekuz Leku 2026: Dantza laborategi-tailerraren ERAKUSKETA PUBLIKOA
- BILBOKO HAINBAT AUZOTATIK GUGGENHEIMERAINO [Bilbao]
- 18:30
- 2026(e)ko Ekainak 26
Albisteak
2026/06/24
2026/06/23
"Euskadiko kultura- eta sormen-industrien berrikuntza-ekosistemaren azterketa"
2026/06/22
2008an jaiotako gazteek 2026ko Gazte Kultura Bonua eska dezakete gaurtik aurrera
2026(e)ko Ekainak 20(e)tik 2026(e)ko Uztailak 20(e)ra
Mugikortasunerako dirulaguntzak: AT! EUSKAL KULTURA. Euskal Dantza eta Abesbatzak (2026)
2026/06/18









