"LUGORRIA / BARBECHO" NATXO MONTERO_DANZA
Egileak eta koreografiak: Natxo Montero
Zuzendaritza eszenikoa escénica: Natxo Montero-Pako Revueltas
Ekoizpena: Natxo Montero_Danza
Musika: J.S. Bach eta Vivaldi
Eszenografia diseinua: Natxo Montero Danza
Argiztapen diseinua: Gabo Punzo
Jantzien diseinua: Gabo Punzo
Interpreteak: Laia Cabrera y Natxo Montero
Iraupena: 65’
Kontaktua: natxo_m@hotmail.com
CURRICULUMA
Natxo Montero Matía (Bilbo, 1972). Gazte-gaztetan sartu zen dantzaren munduan, hasieran euskal dantza tradizionalarekin eta geroago dantza garaikidearekin eta interpretazioarekin. Bruselan, Lisboan, Bartzelonan eta Frantzian osatu zuen bere prestakuntza. 2008an, bere konpainia sortu zuen: Natxo Montero_Danza. Haren bidez, CUADRA-T eta Carni da prima qualità piezak sortu zituen, eta biek nazioko eta nazioarteko ibilbide luzea egin eta hainbat sari irabazi zituzten.
Laia Cabrera (Bartzelona, 1981). Bartzelonako Institut del Teatren hasi zuen antzerkiko prestakuntza artistikoa. Zentzumen Hezkuntzako eta Jokoaren Poetikako graduondoko ikasketak egin zituen Gironako Unibertsitatean. Antzerki-ikasketak osatzeko, dantza, objektuen antzerkia, manipulazio-teknikak eta txotxongilo-eraikuntza ikasi zituen. Hainbat konpainiatan lan egin du interprete gisa, besteak beste Teatro de los Sentidos, Teatre Lliure eta La Perla konpainietan.
LABURPENA
Lugorria sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta da. Mugimenduz eta koreografiaz osatutako ibilbidea, piezaren beraren eta sortzaileek horren aurrean hartzen duten posizionamenduaren inguruko galderak azaleratzeko.
Lugorri-egoerak presa eta betebeharrak alde batera uzteko aukera ematen digu, bertan egon eta zerbait gertatuko den ala ez itxarotekoa. Lugorria atsedenaldia da, aldatzeko beharra, indar berritzeko eta berriz ere egunerokoari aurre egiteko aireztatzeko beharra.
Aisialdia jolasa da eta jolastea arimaren lugorria da.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Las hijas de Bernarda"
- Félix Petite Antzokia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30-20:45
- 2026(e)ko Urriak 29
Dantza
"ZAZPIAK BAT"
- Amaia KZ [Irun]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 30
Dantza
"Las hijas de Bernarda"
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2026(e)ko Urriak 30
Dantza
Gau Beltza Zarautzen: Jalgi dantza taldea
- Kalez kale [Zarautz]
- 19:00
- 2026(e)ko Urriak 31
Dantza
"Kalebo"
- Hardoia harrobia [Aiherra ]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 31
Albisteak
2026(e)ko Urriak 26(e)tik 2026(e)ko Azaroak 20(e)ra
2026/10/24
Amets Arzallusek irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
2026/10/23
2026(e)ko Urriak 23(e)tik 2026(e)ko Azaroak 13(e)ra
2026(e)ko Urriak 23(e)tik 2026(e)ko Azaroak 20(e)ra










