"GELTOKIA" AUKERAN
Gidoia: Miren Agur Meabe
Koreografia: Edu Muruamendiaraz, Aukeran Dantza Konpainia
Zuzendaritza eszenikoa: Enrique Santiago
Ekoizpena: Jaione Jauregi
Musika: Xabi Zeberio
Eszenografia diseinua: Aukeran Dantza Konpainia
Argiztapen diseinua: Carlos Solano
Soinu teknikaria: Kandi Fernández
Jantzien diseinua: Óscar Armendariz
Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galárraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axi Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi Egiguren
Iraupena: 65’
Kontaktua: aukeran@hotmail.com
CURRICULUMA
Aukeran DK 1997an sortu zen, Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez. Ordudanik ibilbide luze eta emankorra izan du, hainbat ikuskizunen produkzioak eta horiekin egindako birek erakusten dutenez. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea da lan koreografikoaren ezaugarria. Azken sorkuntzen artean honako hauek ditugu: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003), Bideak (2006), Gernika, danza sobre el lienzo (2009), Burnia (2011) eta, orain, Geltokia.
LABURPENA
Miren Agur Meaberen poema batean oinarrituta dago Geltokia. Poemak galdera hauek egiten ditu: Zer daramat nire maletan? Zein da nire ekipajea? Erantzuna bizitzari, nortasunari, patuari… lotutako elementu positibo eta negatibo batzuetan aurki dezakegu. Hona hemen elementu sinbolikoenetako batzuk: “patua ehuntzen duen armiarma”, “bizitzaren gurpila”, “egiaren ardoa”. Poema esaldi honekin amaitzen da: “Geltoki honetan erbestea hasten da”. Iragankorrak betierekoa ematen du, eta betierekoa ez da ezer. Lerro artean adierazten den ideiak bizitza eragin-esparru bat bezala irudikatzen du, non indar bateratuek eta/edo elkarren aurkakoek eragiten duten.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Bergarako San Martin Jaiak 2026: BIKOTE NAGUSIEN 41. DANTZA TXAPELKETA
- Oxirondo gunea [Bergara]
- 18:30
- 2026(e)ko Irailak 16
Dantza
Galdakaoko Jaiak 2026: Taupadak Dantza Eskola
- Ardanza Lehendakariaren parkea [Galdakao]
- 19:30
- 2026(e)ko Irailak 17
Dantza
Dantza Hirian 2026: "El mundo atrás" + "Ahotsak"
- Konstituzio plaza [Donostia / San Sebastián]
- 19:00 / 19:15
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Hernaniko Euskal Jaiak 2026: "Bretainiar konexioa"
- Atsegindegi Plaza [Hernani]
- 19:00
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Dantza Hirian 2026: "All Clear" (Daria Koval)
- Lasta Plaza (Nautiko) [Donostia / San Sebastián]
- 19:45
- 2026(e)ko Irailak 18
Albisteak
2026/09/14
Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko dituzte gaurtik aurrera
2026/09/14
BESEK-ek Bizkaiko emakumeen talentu kulturala bilduko du sektorearen erretratu kolektiboa egiteko
2026/09/11
LABO GEOk dantza garaikidea eramango du Larraulera eta Alkizara irailaren 26an eta 27an
2026/09/11
Ipar Eszenako Bideak bere proiekzio kulturala sendotuko du udazkenean Euskadin
2026/09/10
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak










