"ALMAZUELA" CÍA. ROBERTO G. ALONSO
Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Roberto G. Alonso
Ekoizpena: Cía. Roberto G. Alonso y Festival El Més Petit de Tots
Musika: Varios autores
Eszenografía diseinua: Roberto G. Alonso
Eszenografia errealizazioa: Anthony Murchland, Víctor Peralta
Argiztapen diseinua: Anthony Murchland
Argi teknikaria: Anthony Murchland
Soinu diseinua: Raul Heras
Interpreteak: Anita Astrid, Gisela Vera
Iraupena: 45'
Kontaktua: info@ciarobertogalonso.com
CURRICULUMA
1995ean sortua, 15 ikuskizun baino gehiago egin ditu urte hauetan: aretokoak, bideodantza, kalekoak, haurrentzat eta familientzat. ...I tu no hi ets ikuskizuna izan zen lehena. Bartzelonako SAT antzokian eman zuten lehen aldiz, Antzerki Gai eta Lesbikoaren Jaialdian. Hauek dira aretorako beste sorkuntza-lan batzuk: Lulú, primera nit (2000), (Ob)Sessió (2004) eta Divinariana (2008). Kaleko ikuskizunen artean, Sin ton ni son eta Agua al higo... lanak daude. Haurrentzat eta familientzat ere hainbat ikuskizun egin ditu. Aurrekoa Simplicissimus izan da, eta orain, Almazuela aurkezten du. Arte-zuzendaria, Roberto G. Alonso, dantza garaikidean titulatua da Bartzelonako Antzerkiaren Institutuan, eta Artearen Historian lizentziatua, Bartzelonako Unibertsitatean.
LABURPENA
Dantza-ikuskizun bat da 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko umeentzat.
Maindireen azpian…
Orain oin bat aterako dut, orain esku bat, orain burua…
orain hotza egiten du, orain beroa…
Non dago eguzkia? Hodei batek irentsi du!…
Begi-keinua egin didan hesi jostalari bat ikusten dut,
irribarre egiten duten lorez betetako zuhaitz negarti bat
eta eser nadin oihuka deitzen didan banku alfer bat.
Begiak irekitzen ditu. Ametsetan ote nago?
Kilker bati entzuten diot kir-kir…
Piknik batera gonbita egin dit!
Botoi-pastelak daudek,
eta parpailadun tartatxoak…
Lo egin nahi dug… Logura naiz!
Lan zintzoa, poetikoa, dibertigarria, samurra, adeitsua eta orijinala.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Astrabuduako jaiak 2026: Trabudu Dantzari Taldea: Dantza alardea
- Josu Murueta Plaza [Erandio]
- 19:00
- 2026(e)ko Abuztuak 10
Dantza
Maruri-Jatabeko San Lorentzo Jaiak 2026: Amilotx Dantza Taldea
- [Maruri-Jatabe]
- 12:00
- 2026(e)ko Abuztuak 10
Dantza
Lurgorriko Jaiak 2026 Gernika-Lumon: ERREGELAK eta DANTZAK (ELAI ALAI taldea)
- [Gernika-Lumo]
- 13:00
- 2026(e)ko Abuztuak 10
Dantza
Donostiako Musika Hamabostaldia 2026 (Tabakalera Dantzan 2026): "Hafuura"
- Patioa [Donostia / San Sebastián]
- 19:30
- 2026(e)ko Abuztuak 11
Dantza
Donostiako Aste Nagusia 2026: Trebeska Dantza Taldea
- Konstituzio Plaza (Donostia) [Donostia / San Sebastián]
- 20:00
- 2026(e)ko Abuztuak 12
Albisteak
2026/08/07
Bizkaiak euskara, kultura eta euskal kirola sustatuko ditu atzerrian, 12 proiekturen bidez
2026/08/06
2026/08/05
2026/08/04
2026/08/04










