Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Daniel Abreu Ekoizpena: Cía. Daniel Abreu Eszenografia Diseinua: Cía. Daniel Abreu Argiztapen Diseinua: Irene Cantero Argi Teknikaria: Sergio García Interpreteak: Anuska Alonso, Dácil González, Daniel Abreu Iraupena: 55’ Kontaztua: ciadanielabreu@gmail.com
CURRICULUMA Bere estiloa eta lengoaia garatuz joan da Daniel Abreu Konpainia, beti kontrako muturrak aztertzen dituzten sortze-proposamenekin, mugimunduaren xehetasunean bilatuz, baita antzerki-proposamen fisikoak eta fotografia bateratuz ere. Daniel Abreu Dantza konpainiaren funtsa lengoaia pertsonala garatzeko gorputzaren mugimendua ikertzean eta argazkiaren antolaketan datza. Kutsu poetikoak dituzten pelikulen sekuentzia gisa erakusten dira bere lanak.
LABURPENA “Silencio” bizitzari egindako poema da, kontrasteen segida; belarrari tokia uzten dioten asfaltoko arrakalak; abandonatuak izatean hautsez betetzen eta zutik egoteari uzten dioten etxeak; haserrealdi likidoak, azkenean barruan solidotzen direnak, barruko “isiltasun” guneak, bihotzaren soinuekin eta hazten ari diren zelulekin beteko direnak.