Egilea: Eva Guerrero Koreografia: Eva Guerrero e intérpretes Zuzendaritza Eszenikoa: Eva Guerrero Ekoizpena: Jemima Cano Eszenografia Diseinua: Eva Manzana Argiztapen Diseinua: Amaia Vargas Soinu Teknikaria: Amaia Vargas Interpreteak: Laura Cobo, Nerea Martínez, Beatriz Nieto y Ziomara Hormaetxe Iraupena: 50’ Kontaztua: matxinsalto.k@gmail.com
CURRICULUMA Konpainiak honako lan hauek eszenaratu ditu: “Tu sombra bajo mis pies”, “Mírame cuando te hablo”, “Destrucción mutua asegurada”, “Elementuak”, “Somos intensos por naturaleza”, “Re-vestimientos”, “Des-constru-yendo”, “La teoría del ser de hojalata” eta “Me gusta tu vestido”.
LABURPENA “Despues de todo” lana ia hondamendia den unearen ostekoaz mintzo da, “ekaitzaren ostean dator barealdia”. Iraganeko istorioak orainaldiarekin uztartzen ditu, flashbacken bidez; gertatu denari buruzko irudiak erakusten dizkigu, egungo egoeraren aurretikoenak, gaur egunera iritsi artekoak. “Despues de todo” lanak gertatzen zaigunarekiko dugun aurkako jarrera erakusten du, kanpoko gauzen eta barruko beldurren aurrean azaltzen duguna. Borrokaz mintzo da, baina baita biziraupenaz ere. Gudaren osteko hondarrez hitz egiten du.