Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2014

"B. FLOWERS" COMPAÑÍA MARTA CARRASCO

B. FLOWERS

Egilea, koreografia, zuzendaritza eszenikoa: Marta Carrasco
Ekoizpena: Salometa SL (Compañía Marta Carrasco). Coproducción: CAET-Centre d’Arts Escèniques de Terrassa, CCVV-Centre Cultural Vilanova del Vallès, Festival Temporada Alta de Girona 2013.
Musika: Vivaldi, Bach
Musika Zuzendaritza: José Antonio Gutiérrez
Eszenografia Diseinua: Marta Carrasco, Pau Fernández
Eszenografia Errealizazioa: Darío Aguilar
Argiztapen Diseinua: Quico Gutiérrez
Argi Teknikaria: Antoni Vilicic
Soinu Diseinua: José Antonio Gutiérrez
Soinu Teknikaria: Joan Valldeperas
Jantzien Diseinua: Marta Carrasco, Pau Fernández, Alba Viader
Jantzien Errealizazioa: Pau Fernández, Alba Viader
Interpreteak: Marta Carrasco, Anna Coll, Majo Cordonet.
Iraupena: 60’
Kontaztua: martacarrasco@martacarrasco.com

CURRICULUMA
Marta Carrasco sortzaile eszenikoa, antzezlea, dantzaria, koreografoa eta antzerki-irakaslea da. 1995ean, hainbat dantza-konpainiatan aritu eta gero, bere lehen dantza- eta antzerki-soloa sortu zuen: Aiguardent (Pattarra). Gerora, askoz gehiago sortu ditu; izan ere, 25 kolaborazio baino gehiago egin ditu beste batzuen muntaia eszenikoetan. Lehen saria jaso zuenetik –Bartzelonako antzerki-kritikarien 1996-97 saria–, 20 sari edo aipamen baino gehiago jaso ditu sortzaileak.

LABURPENA
Marta Carrascok 2013an sortu zuen bere ibilbideko hamargarren ikuskizuna.
Loreen eta emakumearen arteko paralelismoa agerikoa eta limurtzailea da. Aitzakiarik gabe, baina edertasunaz, harmoniaz, konplizitateaz edo loreen norgehiagokaz haratago, biziraupenaren gaiari heltzen dio, gizakiarekiko bazterkeria eta tratu txarra ukatzen ditu, azken finean, izateaz mintzo da. Ikuskizun freskoa, hipnotizatzailea eta arina, poliki dastatzekoa, errepikatzeko gogoa uzten duten horietakoa. Arrazoia: haizez, kolore anitzeko olatuz, askotariko oihartzunez, mutazioz, susperraldiz eta humanitate handiz betetako lanaren edertasuna eta inpaktu bisuala eta emozionala.

B. FLOWERS B. FLOWERS B. FLOWERS

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak