Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zirkuito - 2014

"AUZOKOAK-LOS VECINOS" TRAVERSÉE KONPAINIA

AUZOKOAK-LOS VECINOS

Egilea: Johanna Etcheverry
Koreografia: Johanna Etcheverry
Zuzendaritza eszenikoa: Johanna Etcheverry, Raúl García Etxeberria
Ekoizpena: Traversée konpania
Musika: Raúl García Etxeberría, Pierre Visslerren laguntzarekin
Eszenografia diseinua: Annie Onchalo
Argi teknikaria: Frederic Bears
Soinu diseinua: Raul García, Pierre Vissler
Soinu teknikaria: Frederic Bears
Jantzien diseinua: Sophie Etchemendy
Jantzien errealizazioa: Sophie Etchemendy
Interpreteak: Johanna Etcheverry, Raúl García Etxeberria
Iraupena: 45’
Kontaztua: truke@truke.com

CURRICULUMA
Traversée konpainia 2011n sortu zen. Bere lehen sorkuntza “Auzokoak” da, haurrentzako dantza eta antzerki ikuskizuna. 2013: “Hiru Zitroin Lur Hotzian”, dantza garaikidea (Mizel Théret-en koreografia, Eneko Bordatu, Gaël Domenger, Johanna Etcheverry eta Mizel Théret-ekin). 2013ko martxoaren 3an eta 4an, “Regards Croisés” CCN Malandain ballet Biarritz, “La Fundición” Bilbao. 2013ko irailaren 14an eta 15ean, “Le Temps d’Aimer” jaialdia, Biarritz.

LABURPENA
“Auzokoak-Los vecinos” antzezle bat eta dantzari batentzako ikuskizuna da. Battit eta Luzia bi auzokide “arrunt” dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta burrukaldi ttipiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa emendatzen joanen da, giroa gero eta okerrago… Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen. Dantza eta antzerkia uztartzen dituen obra honek Claude Boujon-ek idatzi “La Brouille” liburua libroki hartu du inspirazio iturburutzat. Honen tratamendua, pixka bat aldaratua, trufa eta umorez josia da.

AUZOKOAK-LOS VECINOS

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak