Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

CONFINT. Nazioarteko Haur-Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta

Neska baten galderarekin hasi zen guztia. 2003 urtean Marina Silvak, Brasileko Ingurumen ministroa garai hartan, bere etxera eraman zuen Ingurumenari buruzko I. Kongresuko proiektua aztertzeko. Bere alabak zer egiten nahi zuen eta amari galdatu zion. Amak konferentzia baten inguruko materiala irakurtzen zuela, non pertsonek aukera zeukaten ingurumenari buruzko politika publikoetaz hitz egiteko. Alabak esan zion:

- Eta ni bezalako umeek beraien iritzia eman ahal izango dute?

Prest! Ideia sortua zen eta ministroak, gazteek zeresan asko zeukatela ohartaraziz, gazteentzako konferentziak garatzeko erantzukizuna beregain hartu zuen. Handik aurrera, Brasilek jadanik hiru konferentzia egin ditu, hogei mila eskola mugiaraziz eta sei milioi gazte baino gehiago.

Bigarren konferentzia garatzen ari zen bitartean, nazioarteko behatzaileek Brasilek esperientzia hori munduarekin konpartitu behar zuela esaten zuten. Hori dela eta, Hezkuntza Ministerio dela medio Brasilek gonbidapen bat luzatu zuen bere lagunak diren herrien artean garatutako prozesuan parte hartzeko. Hirugarren Konferentzian, berrogei estatuk baino gehiagok ordezkariak bidali zituzten prozesua esperimentatzeko. Eskoletatik eta komunitateengandik hasten diren erantzukizunak eta ekimenak konpartitzeko metodologiak eta garatzen dituen partehartze hezkuntza teknologia esportatu zuen Brasilek.

2009. urtean, Brasileko Hezkuntza eta Ingurumen Ministerioek herrialde guztiak Gazteen Nazioarteko Konferentzia: Zain dezagun planeta Brasil 2010 (Confint) delakoan parte hartzera gonbidatu zituzten, Brasilian ekainaren 5etik 10era. Ikasle, gazte, irakasle eta munduko komunitateentzako luzatutako gonbidapen bat da, planetako arazo sozio-ekologikoei buruzko hausnarketa egiteko eta eztabaidatzeko, haiekiko ardura hartzeko eta ekimenetan konprometitzeko.

Konferentzia hau 62 herrialde (Europako 11 izanda) burututako eskolako, erregioko, estatuko eta kontinenteko Konferentzietako prozesuen azken pausua izan zen.

Espainiako estatuan Ingurugelak hartu zituen koordinazio lanak. Hasiera baten, Aragoin, Katalunian, Galizian eta Euskadin egin ziren Eskolako Konferentziak 57 ikastetxe eta 4.000 gazte baino gehiago mugituz. Geroxeago 3 konferentzi autonomiko egin ziren (Katalunia, Galizia eta Euskadi), estatuko Konferentzia bat eta Europako beste konferentzia bat (azken bi hauek on-line) garatu ziren.

Euskal Autonomia Erkidegoan Konferentziaren prozesuak “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sarera bideratu zen.

Brasiliako Confint-era Katalunia, Galizia eta Euskadiko zortzi gazte, hiru irakasle eta erraztatzaile bat joan ziren bakoitzaren Autonomia Erkidegoaren laguntzarekin. Bertan, beste ekintza batzuen artean, Gazteen Arduren Gutuna: Zain dezagun planeta (PDF, 1 MB) idatzi zuten.

Estatuan Redes de Escuelas Sostenibles izeneko Ceneam lantaldea sortu da. Informazioa biltzeko bloga (http://confint-esp.blogspot.com.es/) plazaratu dute.

 

Azken aldaketako data:  2015/05/25