Osasun Saila

Zer da ozonoa?



itzuli>

 

Ozonoa (O3) gas oxidatzaile eta erreaktiboa da; atmosferan dago, kontzentrazio txiki-txikiak eratuz, eta bere ezaugarriak asko aldatzen dira tokitik tokira.

Ozono gehiena estratosferan dago (12 - 40 km-ko altueran). Ozono estratosferikoa da, hizkuntza arruntean ozono geruza deitzen zaiona, eta Lurreko bizitza babesten du, eguzkitik lurrera datozkigun erradiazio ultramorea iragaziz. Ozono geruza gutxituz gero, erradiazio ultramore handiagoa jasotzen dugu, osasunean ondorio kaltegarriak sortuz.

Bestalde, ozono troposferikoa dugu, atmosferaren behealdean, arnasten dugun airean hain zuzen ere; horrek ere kalte egin diezaioke bai giza osasunari, gai kutsatzailea delako, bai landarediari, daukan izaera oxidatzaileagatik.

Ozono troposferikoari, izan ere, “ozono txarra” deritzo, eta zuzenean edo zeharka kaltetu dezake giza osasuna, landareen hazkuntza eta fisiologia, edota ekosistemen funtzionamendua (negutegi efektua bultzatzen baitu).

Azken eguneratzea: 2010/08/06