Behin-behineko gaikuntza
Agiri hau ikusteko, erabili Adobe programa. Internet Explorer nabigatzaileak zuzenean irekiko du eskaera-orria. Bestelako esploratzaileak erabiliz gero, ireki ahal izateko, gorde artxiboa zure ordenagailuan.
* Agiri hau ikusteko, erabili Adobe programa. Internet Explorer nabigatzaileak zuzenean zabalduko du eskabidea. Beste nabigatzaile batzuen kasuan, gorde artxiboa zure ordenagailuan zabaldu ahal izateko.
- Bertan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:
- Soldatako langileak.
- Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren, Itsasoko Gizarte Institutuaren edo afiliatutako mutualitatearen ziurtagiria; bertan, enpresaren izena, kategoria eta kontratazio-aldia zehaztu beharko dira (lan-bizitza).
- Lan-kontratua edo enpresaren edo enplegu-emailearen ziurtagiria, zeinetan zehaztu behar baita aldien iraupena eta garatutako jarduera.
- Langile autonomoa edo norberaren konturako langilea.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren edo Itsasoko Gizarte Institutuaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzan dagokion araubidean alta-egoeran egon den aldiak adierazita (lan-bizitza).
- Garatutako jardueraren eta aldiaren deskribapena.
- Langile boluntarioak edo bekadunak.
- Erakundearen ziurtagiria, berariaz adierazten dituena garatutako jarduerak eta eginkizunak, urtea eta horretan emandako orduak.
- Soldatako langileak.
- NAN/AIZren kopia konpultsatua, hura egiaztatzeko baimena eman ez bada.
- Lan-bizitzaren justifikazioa
- Bete erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia (DOCX, 56 KB) , non interesdunak hitzematen baitu lan-esperientzia ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuetan parte hartuko duela, estatu-mailan nahiz erkidego-mailan, edo 2022ko abenduaren 31 baino lehen (atzeraezina da data) hasi diren prestakuntza profesionaleko tituluei edo profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza egingo duela.
Eskabidea betetakoan, inprimatu eta hona bidali beharko da, esperientzia egiaztatzen duen agiriekin batera:
GAIKUNTZA PROZESUAK
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Edo Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan entregatu (ZUZENEAN):
- Bizkaian: On Diego Lopez Haroko kale nagusia, 85
- Gipuzkoan: Andia, 13
- Araban: Ramiro Maeztu kalea 10, behea
Edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.
Edo, bestela, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean zehaztutako edozein lekutan
Ziurtagiriak:
- Zinpeko aitorpena. Norberaren konturako langileentzat (DOCX, 17 KB)
- Enpresaren egiaztagiria. Izangaiaren lanbide-esperientzia (DOCX, 18 KB)
- Langile boluntario edo bekadunen lan-ziurtagiria (DOCX, 18 KB)
- Zinpeko deklarazioa. Inoren konturako langileentzat (DOCX, 17 KB)
- Erantzukizunpeko adierazpena (DOCX, 56 KB)
Azken aldaketako data: