Enpleguan duten azken eragina erakusteko, Biztanleria Aktiboaren Kualifikazioaren Inkestan sartu da arautu gabeko prestakuntza tipologia bat. Hauxe da haren edukia:
1. Enpleguan eragina duen prestakuntza arautu gabea (orokorrean)
Honako kategoria hauek barne hartzen ditu:
Prestakuntza arautu gabeak honetarako prestatu zuen ikaslea:
- Enpresan beste enplegu bat lortzeko
- Beste enpresa batean beste enplegu bat lortzeko
- Egungo lanean beste funtzio edo baldintza batzuk eskuratzeko
- Beste enplegu bat lortzeko
2. Azken bost urteetan egin den arautu gabeko beste prestakuntza bat
Azken bost urteetan egin diren prestakuntza arautu gabeko beste jarduera batzuk barne hartzen ditu.
3. Arautu gabeko beste prestakuntza batzuk
1998 baino lehen egindako prestakuntza arautu gabeko beste jarduera batzuk hartzen ditu barne.
Bigarren eta hirugarren motak ENPLEGUAN ERAGINIK EZ DUEN PRESTAKUNTZA ARAUTU GABEAren kategorian daude.