Altubeko hezeguneak (3,7 km)
Altubeko urmael multzoa Gorbeia Parke Naturalean dago, Arabako Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldeko koadrantean, Gorbeialdea eskualdean, Altube herriaren inguruetan, Zuia udalerrian. Bertaratzeko, (N-622) Altubeko autobidea hartuko dugu Gasteiz-Bilbao norabidean, eta (A-68) Autopistako ordainlekura iritsi baino lehenago, (A-624) errepidetik joko dugu Amurrio. 1.200 metro egindakoan helduko gara abiapuntura.
Ibilbidearen nondik norakoak
Altubera doan (A-624) errepideko desbideratzea harturik, kilometro batera hartuko dugu errepidearen eskuin aldera hasten den lur-bidexka. Albo bietako landak zeharkatuta, haritzez, pagoz eta erkametzez osatutako baso txiki batean sartuko gara. Bidearen sarreran Gorbeia Parke Naturalaren inguruko informazioa duen panela aurkituko dugu. Kilometro bat inguru eginda, ezkerretara aurkituko dugu Landazurieta I urmaela, oso gertu, eskuinetara, Landazurieta II. 300 bat metro lur-bidexkan aurrera, beste bide bat dago. Guk, ezkerretik hartuta 100 bat metrora, belardi txiki bat zeharkatu behar dugu non Marakalda I eta Marakalda II idoiak aurkituko ditugun. Lur-bidean atzera eginez, (A-624) errepidera itzuliko gara. Altuberako norabidean, 170 metrora ezkerreko bidea hartuko dugu etxebizitza batetara heldu arte. La Peña I eta La Peña II idoiak etxearen bi aldeetara daude, abeltzaintzarako zelaietan. Puntu horretatik gure bideari eutsiko diogu larre sailen zehar, eta pago eta haritzez gain, pinuak dituen baso batean sartuko gara. Ezkerretara, zador batean, Mestalaza idoia dugu, eta 60 bat metrora, Monreal idoia. Bertan, atseden hartuko dugu paisaiaz oragarria gozatzeko. Idoia inguratuta, golf zelaia eskuinetara utzita, 200 bat metro egingo dugu aurrera eskuinetara hartzeko, eta gero golf zelaiaren mugetatik 400 bat metro eginda, Zazpi Iturri idoiak utziko ditugu geure eskuinetara. Lur-bide batetik jarraiki, 150 metrora ezkerretara hartuko dugu azken idoiraino heltzeko: Kukulupadra. Hura inguratuta, (A-624) errepideraino joko dugu, bertatik abiapuntura heltzeko.
Jaitsi
Azken aldaketako data:
