Argitalpenak
Memoriak
Erakunde baten Memoria beti da hausnarketa ariketa bat eta urtean zehar gertatu denaren analisi bat ere: markatutako helburuaren eboluzioa gogorarazten duen dokumentu bat, alegia.
Gure ESIaren helburu nagusia herritarren arreta integratua da, eta, bete beharreko erronkak ditugun arren, bide onetik goaz. Hemendik aurrera, jarraitu behar izango dugu gure ESIaren erronketan eta proiektuetan oinarritutako integrazio horren bilaketan, eta gainera nabarmendu behar dugu, aurten egiten hasi garen bezala, Gipuzkoako beste erakunde sanitario integratuekin egindako elkarlana.
Eta segitu behar dugu aurrera egiten ikerkuntza eta prestakuntza arloetan, oraingo profesionalekin eta etorkizunekoekin –zeinek hartuko baitute txanda erakundean noizbait–.
Erakunde bat, Donostialdea ESIa, gailendu dena 2016. urtean Zilarrezko Bikain ziurtagiria lortu baitu euskararen normalizazioaren esparruan Kudeaketa Aurreratuko Urrezko A ziurtagiria ere lortu duelarik. Hori guztia gutxi balitz bezala, BioDonostiak beste bost urterako erdietsi du egiaztapena ikerkuntza sanitarioko erakunde gisa.
Dokumentuak pdf formatoan jaisteko
HISTORIKOA