Argitalpenak

 

Eskuliburuak

Aurkibidera itzuli

 

Parte hartu sare sozialetanLogo facebook

 

 


Igo

Zeladoreentzako harrera-eskuliburua

Mediku egoiliarrentzako harrera-eskuliburua

Ospitalean lan egiten dugunon helburuen artean dago pazientea eta haren familia artatzea. Horretarako konfiantza, segurtasuna eta erosotasuna transmititu behar dugu, aditzera emanez ere interesa dugula eta haien beharrei kasu egin nahi diegula erantzukizunez eta efikaziaz.
Horregatik, zentro honetan lan egiten dugun guztiek erabiltzaileen eskubideak ezagutu eta betearazi behar ditugu, batez ere, konfidentzialtasunari, intimitateari eta giza dignitateari dagozkienak.

 


Igo

Mediku egoiliarrentzako harrera-eskuliburua

Mediku egoiliarrentzako harrera-eskuliburua

Eskuliburu hau oso erabilgarria da gure zentrora datozen mediku egoiliar berrientzat. Ohikoa denez, dokumentuak ospitalearen historia eta deskribapena, arlo asistentzialak eta laguntza-zerbitzuak azaltzen ditu. Horrezaz gain, instalazioetan mugitu ahal izateko interesgarria den informazioa eransten da.

 


Igo

Dieta-eskuliburua

Dieta-eskuliburua

Sukaldeak urtez urte gero eta zerbitzu hobea eskaintzen die ospitaleko pazienteei; prestatzen dituen plateren kalitateari eta barietateari erreparatu besterik ez dago horretaz jabetzeko. Horrekin batera, aspaldian, buru-belarri ekin dio logistikako prozesuak hobetzeko bideari, bai elikagaiak prestatzeko bai elikagai horiek kontserbatzeko eta banatzeko sistemetan etengabe aurrera egiteko asmoz.
Kontuan izan behar dugu, gainera, ospitaleetako sukaldaritzak dieta-eskakizun arruntetatik harago dauden beste zenbait eskakizun berezi ere bete behar dituela eta konplexutasun handiko menuak egituratu behar dituela. Horregatik, bada, patologia bakoitzari eta gaixoen egoera jakinei berariaz egokitutako plateren zerrenda osatu dugu, kaloriak, bitaminak eta beste hainbat xehetasun aintzat hartuta.
Komunikazio Unitatearekin lankidetzan, lan bikain hori argitara eman du Ospitaleak fitxategi modura.

 


Igo

Anatomia Patologikoko Immunohistokimika Kalitateari buruzko eskuliburua

Anatomia Patologikoko Immunohistokimika Kalitateari buruzko eskuliburua

Immunohistokimikako eskuliburu honen helburua immunohistokimika-teknikak erabiliz emaitzarik hoberenak lortzea da. Eskuliburu honetan poltsikoko liburuaren formatua eman zaio errazago erabiltzearren hainbat atal jasotzen dira: batetik, kalitate-maila estandar batzuk lortzeko, eta, bestetik, horien etengabeko hobekuntza lortzeko.

 


Igo

Sukaldean ohitura onak izateko eskuliburua

Sukaldean ohitura onak izateko eskuliburua

Osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen edo zerbitzuaren kaltetan joan daitezkeen egoerak aurreikuste aldera, Ohitura onak izateko eskuliburua egin dugu. Liburuxkak oinarrizko lau prozesuak aztertzen ditu, hala nola, produkzioa, platereratzea, banaketa eta garbiketa; horrezaz gain, kontuan izan beharreko arretak, egin beharreko kontrolak, biltegiratzea, prestaketa, ontziak, etab. zehatz-mehatz azaltzen ditu.
Beraz, gida hau ezinbestekoa da zerbitzu honen eginkizuna betetzeko: ospitaleratutako pertsonei beharren araberako janaria eskaintzea eta egokiak diren baldintzetan helaraztea, hau da, azkar, dagokion tenperaturan eta zorroztasun sanitario handienarekin.

 


Igo

Desfibrilagailu Automatiko Ezargarria (DAE) daraman pazientearentzako eskuliburua

Desfibrilagailu Automatiko Ezargarria (DAE) daraman pazientearentzako eskuliburua

Pertsona batek bihotzeko gaixotasuna badu, eta heriotza eragin diezaioketen arritmia larriak (bihotz-taupadaren maiztasun oso azkarra) izaten baditu, medikuak Desfibrilagailu Automatiko Ezargarri (DAE) bat jartzeko agindu diezaioke. Izan ere, gaur egun DAE baino seguruagoa den medikamentuen bidezko tratamendurik edo operazio kirurgikorik ez dago.
Eskuliburuak, bihotzak erritmo normala nola mantentzen duen, arritmia-motak eta DAEk takikardia larriak nola antzeman eta saihesten dituen azaltzen du modu errazean.

 


Igo

Estilo-eskuliburua

Estilo-eskuliburua

Horrelako ezaugarriak dituen erakunde batek, zentzuzko irudi korporatiboa bermatzeko eta, aldi berean, zenbait dokumentu egiteko orduan, lana erraztu ahal izateko, arau batzuen beharra du.
Osakidetzaren eskuliburuan oinarrituz, Komunikazio Unitateak behar horiei erantzuteko jarduera-gida sortu zuen.

 


Igo

Langile berriei harrera egiteko liburuzxka

Langile berriei harrera egiteko liburuzxka

Liburuxka honetan Osakidetzari eta Donostia Ospitaleari buruzko informazio interesgarria eta ezagutu beharreko gai garrantzitsuak azaldu eta gida baliagarri bat eskaintzen zaie erietxean lanean hasi behar duten langileei.

Azken eguneratzea: 2012/05/18