Argitalpenak

Ir al Índice

Lan-osasuneko gidak

 

 


Subir

24. Garbiketa

24. zki. Garbitasuneko langileentzat. Langileek jasan ditzaketen arriskuak eta hartu beharreko prebentzio-neurriak.

24. Garbiketa

 


Subir

23. Maskarak

Osasun-arloko langileentzat. Arrisku biologikoei aurre egiteko eta zitostakikoen helmenean suertatuz gero, edo beste medikamentu arriskuenean, jakiteko nola jokatu.

23. Maskarak

 


Subir

22. Ikuztegia

Prebentzio/lan-osasuneko unitatearen beste liburuxka bat, garbitegiaren funtzionamenduari buruzko honekin 22. zenbakira iritsi den bilduman beste ale bat osatzen duena.

22. Ikuztegia

 


Subir

21. Lagin biologikoak prestatzea, garraiatzea eta segurtsunez bidaltzea

Lagin biologikoen garraio eta harrerek eragindako infekzioei egotz dakizkiekeen gaixotasun-kasuak oraindik deskribatzeko dauden arren, ezar daitezke segurtasun-gomendio batzuk prozesu horretan esku hartzen duten langileak babesteko, enbalaje akastun, hondatu edo zikinen erabilpena saihesteko, horrek arriskuak sortzen dizkie-eta haiei.
Garrantzi handia du bidali beharreko lagin biologiko bat prestatzen duen langilearen, lagin hori garraiatzen edo bidaltzen duen langilearen eta hartzen duen langilearen arteko prozesua koordinatuta egoteak, horrela lagin biologikoaren paketea edo edukiontzia prozesuaren fase desberdinetan egoera onean dagoela eta inolako arriskurik ez duela segurtatzeko.

21. Lagin biologikoak prestatzea, garraiatzea eta segurtsunez bidaltzea

 


Subir

20. Eskularruak osasun munduan erabiltzeko modu egokia

Eskularruak norbera babesteko ekipamendu bat dira. Beren egitekoa, eskuak gai kutsatzaileen eraginetik babestea da, barrera fisiko baten modura jardunez.

20. Eskularruak osasun munduan erabiltzeko modu egokia

 


Subir

19. Gas likidotuak edo presiokoak dauzkaten botilen manipulazioa

Gas likidotuak edo presiokoak dauzkaten botilak garraiatzeak, eramateak eta manipulatzeak honako arriskuak ekar ditzake: gainesfortzuak, kolpeak eta talkak, sutea, leherketa, intoxikazioak,… Gidak prebentziozko neurriak aztertzen ditu eta material hauekin lan egiten dutenentzat oso erabilgarriak diren gomendioak eskaintzen ditu.

19. Gas likidotuak edo presiokoak dauzkaten botilen manipulazioa

 


Subir

18. Lanean eta eguneroko bizitzan posturak zaintzeari buruzko gomendioak

Liburuxkak gogorarazten duen bezala, bizi-kalitate ona izateko oso garrantzitsua da posturak ondo zaintzea. Ondorio kaltegarriak areagotu daitezke, postura desegokia edukitzeaz gain, karga batekin ibiltzen bada. Egia da ez direla beti izaten nahi adina baliabide eta laguntza inguruan, baina beti zenbait neurri har daitezke eta gida honek zehaztasun handiz azaltzen ditu.

18. Lanean eta eguneroko bizitzan posturak zaintzeari buruzko gomendioak

 


Subir

17. Haurdunaldia eta erradiazioa

Bilduma honen 17. zenbakiaren gaia “haurdunaldia eta erradiazioa” da, eta bertan definizioak eta arrisku elkartu nagusiak jasotzen dira. Horrezaz gain, honakoak ere azaltzen dira: lanean erradiaziopean egotearen mugak, nola jokatu behar den eta prebentziozko neurriak.

17. Haurdunaldia eta erradiazioa

 


Subir

15. Maskara iragazkidunak erabiltzeko jarraibide orokorra

Ondorengo jarraibidean azalduko ditugu material erdizurrunez egindako maskara hauen ezaugarriak: lotura-uhalak batetik (begi-babesleekin edo gabe), eta gasetarako, lurrunetarako eta horiek biak kutsatzaile partikulatuekin nahasten direnerako uhal horietan jartzen diren iragazki bereziak bestetik.

15. Maskara iragazkidunak erabiltzeko jarraibide orokorra

 


Subir

14. Laborategian jarduteko jarraibide orokorrak

Laborategi batean, hau da, esperimentu zientifikoak eta eragiketa kimikoak egiteko prestatutako lokal batean, lan egiteko orduan ezinbestekoak diren arauak hartu behar dira kontuan, zenbait arrisku saiheste aldera.

14. Laborategian jarduteko jarraibide orokorrak

 


Subir

13. Ebakuazioa emergentzia-egoeran

Ebakuazioak ustekabeko egoera baten aurrean, pertsona, instalazio eta/edo prozesuei kalte egiteko arriskua sor daitekeelako, neurriak lehenbailehen hartzea eskatzen du gerta litezkeen kalteak aurreikusi, gutxitu edo indargabetzeko. Gida honetan jarduteko modu desberdinak azaltzen dira egoeren arabera.

13. Ebakuazioa emergentzia-egoeran

 


Subir

12. Lanean gai biologikoen eraginpean egoteagatiko istripua/intzidentea

Gida hau, bereziki, bere lana osasun-munduan egiten duen eta pazienteen odolarekin edo bestelako jariakinekin zuzeneko edo zeharkako harremana duen langile orori dago zuzendua. Egoera bakoitza definitzeaz gain, egoera jakinetan nola jokatu behar den azaltzen da.

12. Lanean gai biologikoen eraginpean egoteagatiko istripua/intzidentea

 


Subir

11. Produktu kimikoekin istripua-intzidentea gertatuz gero jarduteko plana

Aipatzen diren arrisku kimikoak hauexek dira: gaien ezaugarri arriskutsuak ez ezagutzea; identifikatu gabeko substantziak; biltegiratze desegokiak, luzarokoak; segurtasun-datuen fitxak ez edukitzea; lan egiteko metodoak eta prozedurak ez ezagutzea; produktu kimikoen ontziak zabalik edo gaizki itxita edukitzeagatik, aireztapen eskasagatik, xurgatzeko edo erauzteko ekipamenduak ez erabiltzeagatik edo oker erabiltzeagatik ingurumenean sortutako kutsadura; eta laborategiko material desegokia edo kalitate txarrekoa erabiltzea.

11. Produktu kimikoekin istripua-intzidentea gertatuz gero jarduteko plana

 


Subir

10. Produktu eta ekipamenduen erosketarekin zerikusia duten prebentzio-baldintzak

Gida hau, gai kimikoak eta prestakin arriskutsuak, hala nola, laneko ekipamendua (makinak, aparatuak, etab.), tresneria, segurtasun-materiala eta norbera babesteko ekipamendua erosten dituztenei zuzendua dago.

10. Produktu eta ekipamenduen erosketarekin zerikusia duten prebentzio-baldintzak

 


Subir

9. Sukaldea

Sukaldeko zerbitzuak milaka plater prestatzen ditu egunero eta arrisku handiak dituen jarduera da, esaterako, ebakiak, zipriztinak, erredurak, etab. Zenbait aparatu manipulatzeak eta erabiltzeak honelako arrisku hauek ekarriko ditu: gainesfortzuak, jarrera desegokiak edo elektrizitatearekin zerikusia dutenak, suteak, leherketak…

9. Sukaldea

 


Subir

8. Produktu kimikoei dagozkien arriskuen prebentzioa

Ospitaleetan, askotan mota eta forma desberdineko produktu kimikoekin egiten da lan, eta horregatik, beharrezkoa izaten da neurriak hartzea. Izan ere, produktu horiek arriskutsuak izaten dira beren ezaugarri fisikokimiko, kimiko eta toxikologikoengatik.

8. Produktu kimikoei dagozkien arriskuen prebentzioa

 


Subir

7. Zitostatikoak segurtasunez manipulatzea

Konposatu zitostatikoa zelula tumoralen hazkunde desordenatua inhibitzeko gai den farmakoa da, diseinatua edo prestatua, zelula-dibisioa aldatu eta azkarren ugaritzen diren zelulak suntsitzen dituena. Ondorio mutagenikoak, kartzinogenikoak edo teratogenikoak izan ditzake. Zikostatikoak biltegiratzeko eta manipulatzeko aholkuak ere ematen dira.

7. Zitostatikoak segurtasunez manipulatzea

 


Subir

6. Norberaren babeserako ekipoak arrisku biologikoari aurre egiteko

Osasun-zentroetan dagoen arrisku handienetako bat arrisku biologikoa da; beraz, gida honetan agertzen diren norberaren babeserako ekipoak gehienbat arrisku hori gutxitzeko edo kentzeko prestatuak dira.

6. Norberaren babeserako ekipoak arrisku biologikoari aurre egiteko

 


Subir

5. Emergentzia-egoerak

Dokumentuak emergentziari buruzko honako definizioa hau ematen du: ustekabeko egoera, pertsona, instalazio eta/edo prozesuei kalte egiteko arriskua sor dezakeena. Horregatik behar-beharrezkoa da lehenbailehen neurriak hartzea, gerta litezkeen kalteak aurreikusi, gutxitu edo indargabetzeko.

5. Emergentzia-egoerak

 


Subir

4. Nola erabili itzalgailuak

Beharrezkoak diren neurriak eta itzalgailuak erabiltzeak dituen arriskuak argitzeaz gain, gidak nola erabili itzalgailu bat, behar izanez gero, azaltzen du modu argian eta zehatzean.

4. Nola erabili itzalgailuak

 


Subir

3. Zamak eskuz erabiltzea

Zamak erabiltzeko orduan egin beharreko esfortzuak nola saihestu azaltzen da bai eta hartu beharreko neurriak ere. Gainesfortzuei eta neke fisikoari dagokienez, gidak eskainitako aholkuak jarraituz saihestu daitezke.

3. Zamak eskuz erabiltzea

 


Subir

2. Pazienteak mugitzea

Gida honek gorputz-mekanika zer den azaltzen du, eta gorputzak eguneroko bizitzako jarduera desberdinak egiteko hartzen duen postura-multzo gisa definitzen du.
Mugitzerakoan modu natural batez hartzen ditugun posturak kontuan hartzen baditugu eta pazienteak manipulatzeko orduan horiek berregiten ahalegintzen bagara, aurrez finkatuta dituzten posturei jarraitzeko beren gorputzak duen berezko joerak lagundu egingo digu zeregin horretan.

2. Pazienteak mugitzea

 


Subir

1. Odol bidez transmititutako arrisku biologikoaren prebentzioa

Osasun-langileek B eta C hepatitisaren birusarekin edo GIBarekin kutsatzeko arriskua dute, baldin eta ziztadak, ebakiak edo jariakin biologikoak dituzten zipriztinak jasaten badituzte. Gida honek prebentziorako eta arriskuak saihesteko neurriak jasotzen ditu.

1. Odol bidez transmititutako arrisku biologikoaren prebentzioa

Azken eguneratzea: 2012/04/24