2016 BERDINTASUNERAKO GUNEA. JARDUNALDIA: GENERO IKUSPEGIA LURRALDE ANTOLAMENDUAN ETA HIRIGINTZAN.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak “Genero ikuspegia lurralde antolamenduan eta hirigintzan” jardunaldia antolatu du. Izan ere, jardunaldia Emakumearen Euskal Erakundearen, Emakunderen “2016ko Berdintasunerako gunea”-ren eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspen prozesu parte-hartzailearen barruan kokatzen da.

Jardunaldiak honako heburu hauek ditu: batetik, “Genero ikuspegia EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroetan. Ekintza proposamenak” txostena aurkeztea, bestetik, genero ikuspegia hirigintzan sartu dituzten tokiko esperientziak ezagutzea eta, azkenik, gai honen inguruan hitz egiteko eta iritziak partekatzeko gune bat izatea.

Noiz: 2016ko urriaren 11an.

Non: LAKUA II (ARETO NAGUSIA, Euskaldun Berria Aretoa). Donostia-San Sebastian kalea, 1 (VITORIA-GASTEIZ)