Euskara ikastaroak


Nork eskatu ahal du?
Zer ikastaro eskaintzen dira?
Zer egin ikastaroa behin betiko uzteko?
Zein arauk ematen du ikastaroei buruzko informazioa?

Zer da ordu-kreditua?
Zer dira ordezkapen dirulaguntzak?

Nork eskatu ahal du?
  • Eusko Jaurlaritzako langileek
  • Osakidetzako langileek
  • IVAPekin Lankidetza Hitzarmena duten erakundeetako langileek (udalak, foru aldundiak, EHU, etab.)
Zer ikastaro eskaintzen dira?
Zer egin ikastaroa behin betiko uzteko?


Ikasleak ikastaroa behin betiko uzten badu, "eskola uztea jakinarazteko inprimakia" (pdf, 1,21 MB) bete eta IVAPera bidali behar du, ordu kredituan dagokion eragina eduki dezan.

 Eskola-uztearen data izango da ikaslearen jakinarazpena IVAPeko sarrera-erregistroan sartzen den eguna. Jaso ondoren, IVAPek emango die horren berri euskategiari eta langilearen erakundeari.

Zein arauk ematen du ikastaro hauei buruzko informazioa?
  • IVAPek maiatzean eta azaroan argitaratzen dituen ebazpenak. Maitzeko ebazpenak deialdi nagusiari dagozkio; eta, urritik ekainera bitarteko eskolatzea arautzen dute. Azaroko ebapenak deialdi osagarriari dagozkio; eta, otsailetik ekainera bitarteko eskolatzea arautzen dute.
  • IVAPekiko Lankidetza Hitzarmena arautzen duen zAgindua (pdf, 148 kB) (IVAPekin Lankidetza Hitzarmena duten erakundeak)

IGO

Zer da ordu kreditua?


Ordu-kreditua da sistema bat administrazio publikoetako langileen hizkuntza-prestakuntza mugatzeko.

IGO

Zer dira ordezkapen dirulaguntzak?


Ordezkapen dirulaguntzak dira IVAPek Lankidetza Hitzarmena sinatuta daukaten udalei eta mankomunitateei ematen dizkien dirulaguntzak, euskara ikastaroetara doazen langileen ordezkapenak ordaintzen laguntzeko.

IGO

Azken eguneratzea: 2013/09/30