Berriak

Berriak

2024/11/06

Munduko upategirik onena Euskadin dago

2024ko World´s Best Vineyads rankingak Herederos del Marques de Riscale upategia aukeratu du aurtengo onena bezala

Euskadi eta, bereziki, Arabako Errioxako lurraldea ezaguna da nazioartean bertako mahastien kalitateagatik. Oraingo honetan, World´s Best Vineyards-en urteroko sailkapen ospetsuak Herederos del Marques de Riscal nabarmendu du munduko upategirik onena bezala, Sussexen (Erresuma Batua) egindako ekitaldian.

Munduko rankingeko lehen postua lortu duen upategia Eltziegon dago, eta Frank Gehryk diseinatutako hotela da nabarmentzekoa, Guggenheim museoko diseinatzaile berdina da eta. World´s Best Vineyards-eko adituek ematen dituzten sariek upategiek ardoaren kultura sustatzeko, esperientzia paregabeak eskaintzeko eta munduko ardorik bikainenak sortzeko egiten duten lan handia nabarmentzen dute.

Gainera, Arabako Errioxak bigarren upategi bat sartzea lortu du 50 onenen zerrendan, Laguardiako Ysios upategia, hain zuzen ere. Aurten, rankingeko laugarren postuan dago, podiumean sartzeko postu batera.

Arabako Errioxa, beste urte batez, bere upategien bikaintasunagatik nabarmentzen da, ardoa maite dutenentzat esperientzia paregabeez gozatzeko aukera eskaintzen baitute. Lurralde honek ardoaren historia eta Erdi Aroko paisaia eta hiribilduen edertasuna uztartzen ditu.