Eusko Jaurlaritza

Aurkezpena

Lanbidek, Enplegurako Orientazio Zerbitzuaren bidez, orientazioko profesionalen aholkularitza jartzen du zure eskura, zu lan-munduan sartzeko plan pertsonal bat egiteko, adostasun batera iritsita

Zer da?

Lanbidek enplegu-eskatzaileei ematen dien zerbitzu bat da. Zerbitzu horren helburua da lan bila dabiltzan pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, zenbait tresna emanez eta zenbait ekintza diseinatuz etengabe modu pertsonalizatuan, lan-munduan sartzen hasteko.

Nola funtzionatzen du?

Zuri egokitutako elkarrizketen bidez zure enplegu-bilaketan lagunduko zaitugu, beharrezkoa zaizun informazioa eskainiz, zure helburu profesionala definituz, zure CV eta aurkezpen-gutuna modurik onenean idazten laguntzen , enplegua bilatzeko eta zure hautagaitza aurkezteko bide interesgarriak erakutsiz eta hautaketarako elkarrizketak prestatuz. Labur bilduz, zure ibilbide profesionala diseinatzen edo garatzen lagunduko dizugu.

Internet bidez, sail honetan orientazio-bideoak eskaintzen dizkizugu, zure CV eta aurkezpen-gutuna idazteko ereduak, Lan Merkatuaren informazioa eta enplegu bilaketarako kanalak ere bertan aurkituko dituzu.

Nola sartu?

Dagokizun Lanbideko bulegoan enplegurako orientazio-zerbitzuan arreta jaso dezazun aurretiazko hitzordua lortzeko.