Datuen babesari buruzko informazioa

Egoitza elektronikoa

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Behar bezala betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, jakinarazten da datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: Kontratazioaren kudeaketa..

Tratamendu-arduraduna

Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 3601005Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945016701 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Tratamenduaren helburua

Kontratazio publikoaren prozeduraren kudeaketa, fase guztietan, exekuzioa, aldaketak, luzapenak, epe- edo prezio-aldaketak, amaierako zenbatekoa eta iraungipena barne hartuta, baita esleipen-prozeduran atzera egiteko erabakiak, kontratua ez esleitzeko edo ez egiteko erabakiak eta kontratistari egotzi ahal zaizkion eta kontratua indargabetzea eragin duten gertakizunak ere.

Legitimazioa

  • Interesdunaren adostasuna.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interesduna alderdi duen kontratu bat betearazteko.
  • 9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, honen bidez, Espainiako ordenamendu juridikora eramaten dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak.

Datuak gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Hartzaileak

  • Bankuak, kutxak eta baserritarren kutxak
  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Interesdun legitimoak
  • Kontuen epaitegia edo erkidegoetako baliokidea

Datuak babestearen arloko eskubideak

Jasotako datu pertsonalak nori buruzkoak diren, pertsona horrek eskubide hauek egikari ditzake:

  1. Irispidea izateko eskubidea

    Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez egiazta diezaion tratamenduaren ardura duen organoak, eta, hala bada, datuok eskuratu ahal izango ditu.

  2. Zuzentzeko eskubidea

    Bere datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea dauka interesdunak, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzekoa, behar bada, adierazpen gehigarri baten bidez.

  3. Ezerezteko eskubidea. Ahaztua izateko eskubidea

    Bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

    • Datu pertsonalak jadanik ez direnean beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan.
    • Interesdunak tratamendua egiteko baimena kentzen duenean, eta tratamenduak ez badu beste oinarri juridikorik.
    • Interesdunak tratamendua aurkaratzen duenean, eta ez denean bestelako arrazoi juridikorik gailentzen tratamendurako.
    • Datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin denean.
    • Datu pertsonalak ezereztu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar baten indarrez.
    • Datu pertsonalak jaso badira 8.1 artikuluan aipaturiko informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzaren ingurumarian. (adingabeen datuen tratamenduari aplikagarriak zaizkion baldintzak, informazioaren gizarteko zerbitzuak direla eta).
    • Datu pertsonaletarako esteka oro ezabatua izateko eskubidea izango du interesdunak, baldin eta datuok ezerezteko betebeharra badago (ahaztua izateko eskubidea).
  4. Mugatzeko eskubidea

    Bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

    • Datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten denean, tratamenduaren ardura duen organoak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
    • Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten duenean eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
    • Tratamenduaren arduradunak jadanik behar ez dituenean datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin duenean, eta tratamenduaren arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  5. Aurka egiteko eskubidea

    Interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, tratamenduaren arduradunari galarazteko berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egitea, tratamendua beharrezkoa bada ere interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo ahal publikoak erabili edo hirugarrenen interes legitimoa babesteko, baita profilak egiteko ere.

    • Tratamenduaren arduradunak datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi larriak daudela edo datuok beharrezkoak direla erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Datuen tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, salbu eta tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
  6. Tratamendu automatizatuta

    Eskubide honen bidez bermatu nahi da interesduna ez izatea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta harengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten jomuga, profilak egitea barne.

Eskubideak egikaritu

Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez: www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/

Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean: www.euskadi.eus/zerbitzuak/10843/

Datu pertsonalen babesari buruzko informazio xehea

ID: 1239