Datuen babesari buruzko informazioa

Egoitza elektronikoa

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Behar bezala betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, jakinarazten da datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: Prestakuntza.

Tratamendu-arduraduna

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Camino de la Dinamita, s/n - (Monte Basatxu)48903BarakaldoBizkaia
Telefonoa: 944032190 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Tratamenduaren helburua

Osalanek antolatutako eta/edo diruz lagundutako ikastaroak eta jardunaldiak kudeatzea eta ziurtatzea.

Legitimazioa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 7/1993 LEGEA, abenduaren 21ekoa, OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa.

Datuak gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Hartzaileak

  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Interesdun legitimoak
  • Ikastaroak egin dituzten langileak dituzten enpresei

Datuak babestearen arloko eskubideak

Jasotako datu pertsonalak nori buruzkoak diren, pertsona horrek eskubide hauek egikari ditzake:

  1. Irispidea izateko eskubidea

    Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez egiazta diezaion tratamenduaren ardura duen organoak, eta, hala bada, datuok eskuratu ahal izango ditu.

  2. Zuzentzeko eskubidea

    Bere datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea dauka interesdunak, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzekoa, behar bada, adierazpen gehigarri baten bidez.

  3. Ezerezteko eskubidea. Ahaztua izateko eskubidea

    Bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

    • Datu pertsonalak jadanik ez direnean beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan.
    • Interesdunak tratamendua egiteko baimena kentzen duenean, eta tratamenduak ez badu beste oinarri juridikorik.
    • Interesdunak tratamendua aurkaratzen duenean, eta ez denean bestelako arrazoi juridikorik gailentzen tratamendurako.
    • Datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin denean.
    • Datu pertsonalak ezereztu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar baten indarrez.
    • Datu pertsonalak jaso badira 8.1 artikuluan aipaturiko informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzaren ingurumarian. (adingabeen datuen tratamenduari aplikagarriak zaizkion baldintzak, informazioaren gizarteko zerbitzuak direla eta).
    • Datu pertsonaletarako esteka oro ezabatua izateko eskubidea izango du interesdunak, baldin eta datuok ezerezteko betebeharra badago (ahaztua izateko eskubidea).
  4. Mugatzeko eskubidea

    Bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

    • Datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten denean, tratamenduaren ardura duen organoak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
    • Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten duenean eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
    • Tratamenduaren arduradunak jadanik behar ez dituenean datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin duenean, eta tratamenduaren arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  5. Aurka egiteko eskubidea

    Interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, tratamenduaren arduradunari galarazteko berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egitea, tratamendua beharrezkoa bada ere interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo ahal publikoak erabili edo hirugarrenen interes legitimoa babesteko, baita profilak egiteko ere.

    • Tratamenduaren arduradunak datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi larriak daudela edo datuok beharrezkoak direla erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Datuen tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, salbu eta tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
  6. Tratamendu automatizatuta

    Eskubide honen bidez bermatu nahi da interesduna ez izatea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta harengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten jomuga, profilak egitea barne.

Eskubideak egikaritu

Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez: www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/

Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean: www.euskadi.eus/zerbitzuak/10843/

Datu pertsonalen babesari buruzko informazio xehea

ID: 0630