Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Titularra: Xabier Patxi Arrieta Goiri

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ÁLAVA)

Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan adierazitakoez gain, egiteko hauek izango ditu:

  1. Informazio eta telekomunikazio sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuan beren beregi Ogasun eta Herri Administrazio Sailari izendatutakoak, horren 7. artikuluan aurreikusitakoa salbu.
  2. Irratia eta telebista hedatzeko zerbitzu eroaleen kudeaketari dagozkionak, bai eta haren euskarri diren azpiegiturak administratzeari eta ustiatzeari dagozkien ahalmenak ere.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentziaren ereduari buruzko ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuaren 32. artikuluan berariaz esleitutakoak.
  4. Informazioaren Gizartea sustatzea Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eta herritarren artean, beren beregi telekomunikazioetako azpiegiturekin lotutakoa, bai eta Jaurlaritzak onartzen dituen kasuan kasuko planetan ezartzen direnak ere.
  5. Irrati-maiztasunen espektroarekin eta haren gainean euskarria duten zerbitzuekin lotutakoak.
  6. Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren zerbitzuen informatizazioko eta digitalizazioko interes estrategikoko proiektu komunak gauzatzea.
  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek egin dezaten Interneteko domeinu-izenen erreserbaren kudeaketa, Ondare eta Kontratazioko Zuzendaritzari dagozkion eskumenei uko egin gabe.