Osasun Saila

Ostebaren argitalpenak.

Osteba logotipo irudia, Osasun teknologien ebaluazioko zerbitzua

 

Osteba berriak

Osasun Teknologien Ebaluzioari eta Osasun Zerbitzuei buruzko berri aipagarrienak jorratzen dituen aldizkako argitalpena. 2014tik aurrera era elektronikoan soilik.

 

Ebaluazio txostenak

 Gai jakin batzuei buruzko informazio zehatza ematea dauka helburutzat, Euskadiko Osasun Saileko arduradunen galderei erantzunez.

Honako hauek barne hartzen dituzte, besteak beste: Euskadiko egoerari eta premiei dagozkien analisiak, nabaritasunaren sintesia eta gomendioen idazketa, inoiz, Praktika Klinikoko Gidaren forman. Sarritan, beharrezko denean, analisiaren ikuspegiaren arabera, aplikazio eszenatokiak analizatzen dira edota ekonomia azterketak egiten dira erabakiak hartzerakoan lagungarri izateko helburuaz

 

Azterketa txostenak

Informazio premia larrien erantzuna. Kasuotan Ostebak erabilgarri dagoen nabaritasunaren sintesi bat egiten du, baina testuinguruaren edo gomendioen aplikazio eszenategien analisia egitea nahitaezko ez delarik.

Ebaluazio oso bat izan litekeenaren alderdi partzial batzuen gaineko galderei erantzuten die.

 

Praktika klinikoaren gidak eta Frogetan Oinarritutako Beste Produktuak

Praktika klinikorako eta frogetan oinarritutako gomendioak.

FOBP Froga zientifikoetan oinarritutako produktuak dira, Praktika Klinikoko Gidetatik ezberdintzen direnak baina giden osagarriak direnak erabakiak hartzeko osasun arloan.

 

Ostebaren erantzunak

Informazio eskabidearen bat-bateko erantzuna, non Ostebak batez ere azterketa bibliografiko bat egiten duen, baina emaitzak interpretatu gabe.

Informazio bilaketa bigarren mailako informazio iturrietan oinarritzen da, eta bere helburua honakoa da, ikasketa garrantzitsuenak identifikatzea elaborazio garaian; beraz, ez du gaiaren berrikuspen sistematikoa eta zehatza suposatzen.

 

Beste agentzien argitalpenak

- Osasun Teknologien Ebaluazioko Agentzia eta Unitateen argitalpenak (AUnETS).

- Nazioarteko Osasun Teknologien Ebaluazioko Agentzien argitalpenak.

- Iberoamerikako Cochrane Liburutegiaren argitalpenak.

Azken eguneratzea: 2017/08/02